EuskarazBlai Udalekuak, uda euskaraz Baztan-Bidasoan!

EuskarazBlai Udalekuak

Uda gozatuz! Euskara maitatuz!

Euskaraz Blai Udalekuak hasi dira. Aurten 8 eta14 urte bitarteko 650 gazte inguru parte hartuko du Arantzako Aterpe eta Beintza-ORBELA aterpetxeek antolatutako eta Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoak lagundutako udalekuetan. Guztira 6 txanda, gure seme-alabek udaz euskaraz gozatzeko!

Euskara, natura, aisia eta elkar bizitza uztartuko dira egonaldi hauetan, Baztan-Bidasoa eskualdea Euskal Herriko hainbat familiari ezagutzera emanez.

EuskarazBlai Udalekuak, haurrak etxeko-lanetan
EuskarazBlai Udalekuak, gurasoekin bilera

Astebeteko egonaldietan, gaztetxoek Naturarekin harreman zuzena izanen dute, espeleologia egin ahalko dute, talo tailerrak, baserrira bisitak, zuhaitzetan jokoak,… eta hori guztia euskaraz!

Horixe da udaleku hauen helburua: euskara, ikasgelatik at, aisialdian ere sustatzea eta normalizatzea. Lagunekin euskaraz solastatzea, jostatzea, disfrutatzea…euskaraz eta euskara bizitzea!

Kontrabandisten Bidea,  Udaleku Ibiltaria

Eta 14 eta 18 urte bitarteko gaztetxoentzat, aurten  “KONTRABANDISTEN BIDEA, UDALEKU IBILTARIA” -ren edizio berria martxan da. Euskararen sustapena bultzatuz, 7 eguneko egitasmoa litzake (6 gau).

XX. mende hasieran kontrabandistek zeharkatu zituzten bidezidorretan barna, gazteak Arritxuloko (Oiartzun) aterpetik atera eta etapa ezberdinetan, Beintza-Labaiengo aterpera irtsiko dira, Arantzako aterpetik igaro ondotik.