EuskarazBlai Udalekuak, uda euskaraz Baztan-Bidasoan!

Uda gozatuz! Euskara maitatuz!

Eman izena!

Euskaraz Blai Udalekuak abian! Aurten 8 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako eskaintza zabalik dago, uda  Arantzako Aterpean  eta Beintza-ORBELA aterpetxeetan igarotzeko. Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak lagundutako udalekuetan, eukaraz gozatzea da helburu nagusia.

Euskara, natura, aisia eta elkar bizitza uztartuko dira egonaldi hauetan, Baztan-Bidasoa eskualdea Euskal Herriko hainbat familiari ezagutzera emanez.

 

 

 

 

 

Astebeteko egonaldietan, gaztetxoek Naturarekin harreman zuzena izanen dute, espeleologia egin ahalko dute, talo tailerrak, baserrira bisitak, zuhaitzetan jokoak,… eta hori guztia euskaraz!

Horixe da udaleku hauen helburua: euskara, ikasgelatik at, aisialdian ere sustatzea eta normalizatzea. Lagunekin euskaraz solastatzea, jostatzea, disfrutatzea…euskaraz eta euskara bizitzea!

Deskartu eskuorria HEMEN

Txandak:

  • 1. txanda: ekainak 21 – ekainak 27
  • 2. txanda: ekainak 28  – uztailak 4
  • 3. txanda: uztailak 5 –11
  • 4. txanda: uztailak 12 – 18
  • 5. txanda: uztailak 19 – 25
  • 6. txanda:  uztailak 26  –  abuztuak 1
  • 7. txanda: abuztuak 2 – 8

Kontrabandisten Bidea,  Udaleku Ibiltaria

Eta 14 eta 17 urte bitarteko gaztetxoentzat, aurten  “KONTRABANDISTEN BIDEA, UDALEKU IBILTARIA” -ren edizio berria martxan da. Euskararen sustapena bultzatuz, 7 eguneko egitasmoa litzake (6 gau).

XX. mende hasieran kontrabandistek zeharkatu zituzten bidezidorretan barna, gazteak Arritxuloko (Oiartzun) aterpetik atera eta etapa ezberdinetan, Beintza-Labaiengo aterpera irtsiko dira, Arantzako aterpetik igaro ondotik.

Txandak:

1 txanda: abuztuaren 2tik 8ra (20 plaza)

2. txanda: abuztuaren 16tik 22ra (20 plaza)

Deskargatu eskuorria HEMEN

Informzio gehiago eta izen ematea: euskarazblaiudalekuak.com

Telefoa: Goizez 948 59 23 23 (09:00-13:00)

Arratsaldez 622 72 89 84 ( 17:00-21:00)

E-mail: info@euskarazblaiudalekuak.com