Baztan-Bidasoa Turismoa, 11 egun euskaraz
Baztan-Bidasoa Turismoa Euskaldiarekin. “AHObizi” eta “BELARRIprest” gara. Eta zu?
Baztan-Bidasoa Turismoak bat egin du Euskaraldiarekin, bisitatzen gaituztenek garen bezala ezagutzeko. Baztan-Bidasoa Turismoa Euskaraldiarekin: Gure eskualdea aberatsa da, izan ere altxor ugari ditugu: paisaia, kultura, historia eta hizkuntza: EUSKARA.
Euskara pixka bat hitzegiten baduzu, edo pixka bat ulertzen baduzu, aski izan daiteke euskaraz elkar ulertzeko. Horixe da Euskaldiaren gakoa eta horretan parte hartu nahi du Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoak. Lagunduko diguzu?
Bizilagunekin, lankideekin, lagunekin eta bisitatzen gaituztenekin EUSKARAZ komunikatzeko konpromisoa adierazi nahi dugu Euskaraldiak irauten dituen 11 egunetan behintzat.
Baztan-Bidasoa Turismoa Euskaraldia-rekin eskutik!
Zu zer zara? “Aho bizi” ala “Belarri prest”?