Etxalar, usategietara begira dagoen herria

palomeras

Lizaietako ituna, ehiza akordio bat baino gehiago

Irailean egin dute ehiza postuen enkantea Etxalarren eta giroan antzematen da urduritasuna. Ehiza denboraldia hastear da!!!  Urriaren 1ean hasiko da, lehenik baina, Lizaietako Ituna berretsiko dute Etxalarko eta Sarako alkateek. Usoak sareetara biltzeko postuak Saran daude, mugaren bertze aldean, hori dela eta, ehizatu ahal izateko, akordioa sinatuko dute bertze urtez bi udalerriek.

Lizaietako ituna 1856. urtean sinatu zen lehen aldiz, geroago baina hirutan geratu da bertan behera, 1959an, 1984an y 1990an

Igandean, irailaren 22an eginen da aurten Lizaietako besta. Sara eta Etxalarko alkateek Lizaietako Iturna berretsita, bermatuta geratuko da XIV. mendeaz geroztik Etxalarren bizirik irauten duen sare bidezko uso harrapaketa. Iberiar Penintsulan, Etxalarren soilik ehizatzen da era horretara, bertze inon ez.

2011ko irailaren 4an, Etxalarko eta Sarako alkateek mugaz gaindiko akordioa eguneratu eta berretsi zuten . Ordutik, urria hurbiltzen denean, akordioa berretsi egiten dute Lizaietako lepoan.  Sare bidezko harrapaketa bermatzeaz gain, bi udalerrien arteko lotura  adierazten du itunaren sinadurak eta hori ederki ospatzen dute urtero Etxalarko eta Sarako bizilagunek.

Programa

10:00-13:00 Artisauen erakusketa eta salmenta

Goizean zehar: usazaleen paleta egite erakustaldia, puzgarriak haurrentzat eta hamaiketakoa taloekin

10:30etatik aurrera: Botaluze pilota partida

11:30 V. Usatitako makila “karrote” botatzeko munduko V. txapelketa. Ondotik nahi duenak paleta botatzeko aukera.

12:30 2011ko irailaren 4ko sara eta Etxalar arteko hitzarmenare sinadura berrestea.

14:30 Bazkaria eta ondotik musika Joxe Anjelekin.

 

Lizaieta, ehiza denboraldirako atzera kontaketa

Lizaietako besta ehiza denboraldiaren hasmenta markatzen du. sare bidezko uso harrapaketa berezia da eta etxalartarrek badakite altxor baten jabe direla. Baztan-Bidasoa Turismoa Elkaretak, altxor honen nondik-norakoak erakusteko bisita gidatuak eskaintzen du urtero, Urriaren 1etik eta ehioza denboraldiak irauten duen bitartean, larunbatero, igandero eta jai egunetan.

Hutsik egin gabe, aurten ere Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak antolatuko ditu Baztan-Bidasoa Turismoak. Urriaren 11tik abenduaren 1era burutuko dira. Datozen albisteetan informazio gehiago helaraziko dizuegu: menuak, parte hartuko duten jatetxeen zerrenda,… Eta aurten, iaz bezala, ostatuetan “ehiza pintxoa” dastatzeko aukera ere izanen duzue! Ez galdu aukera!!!

Apuntatu data agendan eta prestatu zure irteera Baztan-Bidasora. Udazkena zoragarria da asteburua gurean igarotzeko!

 

Intereseko datuak:

non bazkaldu: Etxalarko Herriko Ostatua

Bisita gidatua: “Etxalarko historia etxeen bitartez”