ELIZONDO PODIUMEAN

elizondo-baztan

Elizondo, 2017ko 2. Landa Hiriburua! 

Sigüenzaren gibeletik, bigarren geratu da Elizondo “Escapada Rural” atari digitalak antolatutako lehiaketan 

https://www.escapadarural.com/capital-turismo-rural

Guztira 30.427 pertsonak eman dute botoa 2017ko Landa Hiriburua aukeratzeko. Bozen %16 a lortuta Elizondo podiumera igo da. Sigüenza %18’8) izan da lehena.
Gauzak horrela, Sigüenzan eginen du “Escapada rural” atari digitalak bere 10. urteurrena ospatzeko besta handia, irailaren 30ean.
Ordura arte baina, ez galdu Baztan-Bidasoara etortzeko aukera! Gure herri guztiak dira Landa Turismoaren Hiriburu. Guztietan aurkituko duzu kultura, artea, historia, gastronomia, natura, abentura,… guztietan izanen duzu zer egin eta zerekin gozatu.
Etorri Baztan-Bidasoara, ez zara damutuko!