Ehiza Jardunaldi gastronomikoen atarian…

Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak

Baztan-Bidasoa Turismoak aurkezten du…

Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak hastear dira Baztan-Bidasoan

Astelenenean, urriaren 8an aurkeztuko dituzu Baztan-Bidasoko XXVI. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak. Aurkezpen ekitaldia Donamariako Benta (Donamaria) jatetxean izanen da eta bertan ezagutzera emanen dituzte aurtengo ediziorako eskualdeko jatetxeek prestatutako menuak.

Berrikuntzak ere badaude edizio honetan , “Ehizatu Pintxoa” tabernetan egonen da!

Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak, historia

Duela 26 urte martxan dira Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak.  Turismoa sektorearen estazionalitateari aurre egiteko asmotan eta udazkenean ere bisitariak eskualdera erakartzeko asmotan ekin zitzaien orduan eta helburua bete dela lasai erran daiteke egun.

2018ko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak, urriaren 12tik azaroaren 30era burutuko dira.

Ah! Eta Argazki lehiaketa ere martxan paratuko dugu.

Astelehenean emanen dizkizuegu zehaztasun guztiak. ADI egon!

Astelehera arte!!!!

Asteburu on guziei!!!!