Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak

Dastatu ehiza, dastatu Baztan-Bidasoa!

Urriaren 18tik abenduaren 8raa abian dira Baztan-Bidasoko XXXII. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak. Aurtengoa, 32. edizioa izanen da, eta 7 jatetxek parte hartuko dute:

Bortzirietan: Arantzako Aterpe (Arantza); Burlada jatetxea (Arantza); eta Pablo-Enea jatetxea (Arantza).

Malerrekan: Donamaria’ko Benta (Donamaria).

Baztanen: Urgain jatetxea (Oronoz Mugairi); Olari jatetxea (Irurita); eta Elbeteko Posada (Elbete).

Ehiza eskaintza zabala izanen da: usoaz gain, basurde azpizuna Oporto eta muxika saltsarekin, oreina plantxan sagar patatekin,… udazkenean egonda, onddoak eta udazkeneko fruituak eta barazkiak ere ez dira faltako, eta, akitzeko, bertako produktuekin eta esnekiekin egindako etxeko postreak dastagai.

Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldiak Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak antolatzen ditu eta Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen ditu. Babesleak: Pirineos Exdim, Bodega Inurrieta, Berako Errotazar Artisau Produktuak, Baztango Ehiza eta Arrantza Elkartea eta ANAPEH.

Jaitsi eskuorria eta ikusi menu guztiak!!!!!

Menu guztiak QR kode bakar batean!

Aurtengo edizioan, beste behin, eskuorriak era digitalean soilik argitaratu dira.

Badira, baina, aukera ezberdinak menuak kontsultatzeko eta jaisteko: webgunean zintzilikatuta daude, edonork deskargatzeko moduan eta horrez gain, QR kodeak egin ditugu eskualdeko Turismo Bulegoetan eskaneatu ahal izateko.

Gainera, Baztan-Bidasoko Turismo Elkarteko sare sozialetan ere argitaratuta ikusiko dituzue, bai eskuorria, baita QR kodea ere. Facebook, eta Instagramen. Eta nahi izanez gero, gure Newsletter-ean izena eman dezakezue,eta zuen korreoan eskualdeko berriak eta agenda eguneratua jasoko dituzue.

Berrikuntzak

Berrikuntzak

Bi berrikuntza dakartzate aurtengo jardunaldiek:

“Kaixo eta mila esker” ostalaritrzaren kanpainarekin bat

Ikusgarritasuna eman nahi zaio Elkarteak sustatuta udan jarri zen ostalaritzan errespetua sustatzeko kanpainari, hala, bai kartel, karta eta jatetxeetako mahaietan jarriko diren euskarrietan, kanpainaren ikur horia agertuko da.

Bestetik, Argazki lehiaketa sustatze aldera, jatetxeetako mahaietan argazkiak ateratzeko gonbitea egiten euskarriak jarriko dira. Aurten, argazkiak Elkarteko whatsapera ( 608 544 800) bidali beharko dituzte bezeroek. Modu horretan, argazkiak igortzeko prozesua erraztu nahi da, eta parte hartzea sustatu.

“Ehizatu pintxoa!”

Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak Tabernetan 

Aurten eutsi egin zaio “Ehizatu pintxoa” ekimenari eta hainbat jatetxek ehiza pintxoa dastatzeko aukera ematen dute: ehiza pintxoa eta Inurrieta ardotxoa 4€ ren truke.

Ehiza eta udazkeneko produktuen argazki lehiaketa

Aurten, hutsik egin gabe, martxan izanen da Ehiza jardunaldi gastronomikoen ehiza eta udazkeneko produktuen  X. argazki lehiaketa.

Lehiaketa 2023ko urriaren 18tik azaroaren 24ra izanen da, eta azaroaren 28an, baztan-bidasoa.com webgunean, elkarteko Facebooken eta Instagramen jakinaraziko da irabazlearen izena.

Saria, bi pertsonendako otordu goxoa, aurtengo Ehiza Jardunaldi Gastronomikoetan disfrutatzeko. Eta ohi denez, argazki irabazlea datorren edizioko kartelaren eta eskuorrien irudia izanen da.