Ehiza eta udazkeneko produktuen argazki lehiaketa

Théo Cantagrel da 2023. urteko Ehiza jardunaldi gastronomikoetako argazki lehiaketaren irabazlea

Zorionak!

Aurtengo argazki irabazlea “Usoa ohiko erara” izeneko argazkia da, Théo Cantagrelek Donamariako Benta jatetxean egindakoa.

Baztan-Bidasoa Turismo Elkartean jasotako argazki guztien artean horixe da epaimahaiak aukeratu duena. Epaimahai kideek argazkiaren kalitatea eta koloreen bixitasuna azpimarratu dute.

Saria…

Saria bi lagunenda otordua bat da. Aurtengo Ehiza Jardunaldi Gastronomikoen baitan gozatu behar dena. 9 jatetxe parte hartzaile, eta 9 menu eskaintza aukeran! Horrez gain, argazki irabazleak 2024ko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak ilustratuko ditu.

Baztan-Bidasoa Turismoa Elkarteak lehiaketara aurkeztu diren argazkiak zabaltzeko eskubidea du. Argazkiak elkartearen hedapen-plataformetan erabili ahal izango dira, ehizari buruzko jardunaldi gastronomikoak eta elkartea bera sustatzeko.

Lerro hauen bidez, irabazlea zoriontzeaz gain, Aurtengo IX. Ehiza lehiaketan parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Eta gogoratu Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak azaroaren 30era arte luzatuko direla.

Kontsultatu HEMEN menuak eta…ON EGIN!!!