EDERBIDEA ZIKLOTURISTA

Etorri gurekin bizikletaz ibiltzera!

Ekainaren 24ean, Sunbillan ikusiko dugu elkar

“EDERBIDEA ZIKLOTURISTA”, Baztan-Bidasoa Turismoa antolatzen ari den hurrengo ekitaldi handia izanen da. Mugikortasunarekin, naturarekin, historiarekin, kulturarekin bat eginez… Turismo jasangarriaren alde.

Ekainaren 7an aurkeztu da EDERBIDEA ZIKLOTURISTA Sunbillan. Prentsaurrekoan, bertzeak bertze, Mikel Albisu, Baztan-Bidasoa Turismoako presidentea; Amets Inda, Sunbillako alkatea eta Fermin Unzu, URDI Bera enpresako arduraduna izan dira.

Mugaz gaindiko EDERBIDEA egitasmoaren baitan burutuko da “Ederbidea Zikloturista”. Martxa ez lehiakorra izanen da eta Bidasoako Bide Berdean barna burutuko da, antzina Tren Txikitok zeharkatzen zituen lurretan barna alegia.

Vía Verde del BidasoaBi ibilbide izanen dira:

Sunbilla- Bera-Sunbilla (40 Km)

Sunbilla-Bertiz-Sunbilla (24 Km).

8 urte edo gehiago dutenek parte hartu ahalko dute.

Izen ematea doakoa da, eta beharrezkoa, izan ere parte hartzaile guztiek antolakuntzak kontratatutako asegurua izanen dute.

APUNTA ZAITEZ: https://www.rockthesport.com/evento/ederbidea-martxa-zikloturista-2017

Xehetasun guztiak prentsa dosierrean: EDERBIDEA ZIKLOTURISTA