Dorre-aldia, Donamariako jauregian sartzeko aukera

Donamariako Jauregia dorrea

Donamarian, Malerrekan, Doneztebetik oso gertu, Jauregia dago, Donamariako dorretxea. Erdi-Aroko dorrea da, herritik sartu eta irteten direnen sarrera zaintzen duena. Izan ere, XIV. eta XV. mendeen artean, jagolea izan zen bere funtzio nagusia.

Interes Kulturaleko Ondasun izendatu zuten 2000. eta 2001. urteetan, eta zaharberritze-prozesua egin zioten.

Gaur egun, titulartasun pribatukoa da, baina jabeek, tarteka, ateak zabaltzeko baimena ematen dute,  Dorre-aldia ospatzeko kasu. (Dorre-aldia, iraileko bigarren asteburuan egingo den musika jaialdia da).

Zalantzarik gabe, Dorrea bisitatu eta Txomin Artola eta Urbil Artolaren musikaz gozatzeko aukera paregabea.

 

Leku interesgarriak Donamarian edo inguruan:

Donamaria’ko Benta. Donamaria (Malerreka) herriko bidegurutzean dago. Haizea eta Lorea Luzuriag ahizpek kudeatzen duten jatetxe hau Bib Gourmand Michelin jatetxeen zerrendan dago. Zerrenda horretara sukaldaritzan kalitate handia duten jatetxeak baino ez dira sartzen, neurrizko prezioan.

Leurtzako urtegiak. Aisialdiko Natur Eremu izendatuak, eta horien inguruan paseatu. Bi bidezidor balizatu daude, bata 3,5 kilometrokoa eta 60 metroko desnibela duena, bi urtegiak inguratzen dituena eta beste batekin bat egin dezakeena, paseoa 9 km luzatzeko; eta bestea, 2 kilometroko bidezidor bat, mugikortasun urriko eta itsuentzako irisgarria, brailezko seinaleekin.