Euskal Herriko 1. Disko Golf Txapelketa

Eman izena! Ez galdu Euskal Herriko 1. Disko Golf Txapelketan parte hartzeko aukera!

IrriSarri Land (Igantzi-Nafarroa) abentura eta resort parkeak Euskal Herriko 1. Disko Golf Txapelketa hartuko du datorren ekainaren 26an.

Helburua da Euskal Herrian kirola sustatzeko jaiegun bat antolatzea, pixka bat gehiago ezagutzera emateko eta lehendik dauden klubei eta balizko klub berriei bultzada emateko.

Izen-emateak ekainaren 20ra arte egin daitezke.

Informazio guztia 👉 HEMEN

Txapelketa aitzakia ezin hobea izan daiteke Irrisarri Land bisitatzeko eta kirol hau bertatik bertara ezagutzeko. Baztan-Bidasoan asteburua pasatzeko eta bertako herriak eta jendea ezagutzeko aukera ere badago, zonaldean eskaintzen diren bisita gidatuen bidez.

Ongi etorri!