BTT IBILALDIAK, BIDASOKO BIDE BERDEAN BARNA

Jarri bizikleta gainean eta hasi ibiltzen!

Bidasoko Bide berdea ezagutu nahi duzu? Naturaz gozatu? Tren Txikitoren historia ezaugu? Eta hori guztia BTTn?

Hala bada, ezin dituzu galdu Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko Ameztia BTT enpresarekin antolatu dituen irteerak.

Hiru ateraldi eginen dituzte, urriaren 21ean eta 28an eta azaroaren 11an. Doneztebe-Bera tartea taldean eta gidari batek lagundurik egiteko ateraldiak dira, joan-etorriko ibilbideak.

Zuk izena eman behar duzu, bertzerik ez. Iruñetik etortzeko autobusa, bizikleta eta kaskoa guk jarriko dizkizugu!

Ikusi baldintzak eta eman izena ondorengo loturan: https://www.deporteyjuventudnavarra.es/eu/jarduerak/2017-10-21/gazte-txartela/btt-bidasoko-bide-berdea

Zatoz Baztan-Bidasora! Zatoz Natura arnastera!

http://www.ameztia.com.