BIZIKLETA GAINEAN Baztan-Bidasoa ezagutzeko bertze modu

Paseos en bicicleta por Navarra

Bizikletaz egiteko ibilbide gidatuak…bazatoz?

Endarlatsan inauguratu dute Nafarroako Gobernuak martxan paratutako “Bizikletaz egiteko ibilbide gidatuen” ekimena. Bertan izan dira Manu Ayerdi, foru gobernuko lehendakari ordea; Maitena Ezkutari, Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaria; Marisol Garmendia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Diputatua, Lesakako alkatea eta hainbat elkarteren ordezkariak, bertzeak bertze MikelAlbisu, Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko EDERBIDEAko arduraduna. Bizikleta gainean jarrita, parte hartzaileek  7 km-ko ibilbidea egin dute, Endarlatsatik Alkaiagaraino Bidasoko Bide Berdean barna.

Foru gobernuak martxan jarritako ekimen honek, Nafarroa ezagutzeko bertze aukera ematen dio bisitariari, aukera osasuntsua eta atsegina, dudarik gabe. Prestatutako ibibideak eginez, bisitariek, Nafarroako Bide Berdeak, Lizarrako BTT zirkuitoa, Aragako paseoa eta Bardeak ezagutu ahalko ditu.

Bidasoko Bide Berdea

Antzina Tren Txikito igarotzen zen bidea aukeratu dute ekimena aurkezteko (2018.06.23). Guztira 7 ibilbide biltzen dituen eskaintza honek Bidasoko Bide Berdearen eskaintza jasotzen du: Behobiatik Doneztebera doan bidea. 36 kilometro guztira, Naturaz eta Baztan-Bidasoaz gozatzeko.

Bidasoko Bide Berdea Europa zeharkatzen duen  EuroVelo 1 ibilbidearen barnean dago, baita Ederbidea mugaz gaindiko ekimenean ere.

Eman izena eta gozatu bizikleta gainean!

Ibilbidea: Doneztebe-Behobia (36km)

 

Irteerak: uztailak 14 eta 29, abuztuak 29, irailak 2 eta 29 eta urriak 20

Irteera ordua: 10:00

Interes guneak: Bidasoa ibaia, kiwi landaketak eta izokinen eskalak

IKUSI GIDA