Bizikleta eskola, mugikortasuna sustatzeko eta bideko segurtasun arauak ikasteko

Bizikleta eskola Baztan-Bidasoa turismoa, Ederbidea, Nafarroa

Bizikletaz ibiltzea pedalak astintzea baino gehiago da. Hortaz, Baztan-Bidasoa Turismoak Bizikleta eskola antolatu du.

Bizikleta Eskola Baztan-Bidasoa Turismoak , EDERBIDEA egitasmoaren baitan sustatutako egitasmoa da.

Udaberrian eginen da Bizikleta eskola, Bidasoko Bide Berdean barna. Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei, DBHko 1go eta 2. mailako ikasleei eta Batxilergoko 1 go eta 2. mailako ikasleei zuzendutako jarduera da. Helburua: bide segurtasun arauak eta mekanika oinarrizko ezagutzak irakastea, bizikletaz osotasunean gozatzeko!

Izen emateko epea zabalik da, martxoaren 29ra arte. Deitu 948 59 23 23 telefonora eta EMAN IZENA!

Ikusi HEMEN informazio gehiago!

Edukiak

Bizikletaren ezagutzan sakontzeko oinarrizko edukiak irakatsiko zaizkie gazteei: Zirrikak zulatzen badira nola konpondu, mekanika pixka bat eta bidezko segurtasun arauak zeintzuk diren azalduko zaie. Bizikletaz ibiltzerakoan konfiantza eta segurtasuna bermatzea da helburua

Edukiak

  •  Sarrera: bizikleta, mugitzeko medio osasungarria eta jasangarria.
  •  Oinarrizko mekanika: oinarrizko konponketak (zulaketak, katea,…)
  •  Gidatzeko arauak (teoria): bideko segurtasun arauak, bizikleta-bideetako seinaleztapena, gidatzeko oinarrizko arauak,…
  • Bizikleta gidatzea (praktikoa):Bidasoko Bide berdean barna ibilaldia

Helburuak

Gazteen artean bizikletaren erabilera sustatzea, bai toki babetik bertzera mugitzeko, baita aisialdian erabiltzeko ere. Gazteei oinarrizko ezagutzak ematea, mugikortasuna segurua eta bermez egiteko.

  •  Bizikleta mugitzeko tresna osasungarria eta jasangarria dela ohartaraztea.
  • Eskualdean ditugun bizikletaz ibiltzeko bideen garrantzia eta erabilera sustatzea: Bidasoko Bide Berdea, landa bideak, eta etorkizunean moldatuko direnak (Ederbidea, EuroVelo,…)
  • Gure herri eta inguruko natur eta kultur ondarearen ezagutza sustatzea, hala nola bizikletaz ibiltzeko bideetatik hurbil dauden zerbitzuak ezagutaraztea.
  • Baztan-Bidasoko eskaintza turistikoa indartzen lagunduko duten jarduerak bultzatzea, lanpostuak sortzeko eta populazio finkatzeko.

Jarduerari buruz

Egun bateko edo bi eguneko jarduera izan daiteke Bizikleta eskola (aukeran). Doneztebeko Ameztia BTT Zentroan , alde teorikoa eginen da, eta Bidasoko Bide berdean eta inguruko bideetan alde praktikoa.

Ameztia BTT zentroak parte hartzaileen eskura jarriko du:

-Bizikleta eta kaskoa, baita asegurua ere.

-Begiraleak eta jarduerarako beharrezkoak diren gidak (1/15 gutxieneko ratioa)

-Teoria irakasteko instalazioak

-Ez dira norberaren bizikletarik onartukoa

Zenbait datu

  • Hezkuntza programa: BIZIKLETA ESKOLA ETA BIDEKO SEGURTASUNA
  • Bultzatzailea: BAZTAN-BIDASOA TURISMOA ELKARGOA
  • Parte hartzaileen adina: 10 – 17 urte (5º LH / 2º DBH) Nafarroa
  • Plaza kopurua: 300 plaza gehienez egun bateko jardunarentzat eta 150 plaza, 2 eguneko jardunarentzat
  • Gutxieneko taldea: 25 ikasle (adin eta ikastetxe ezberdinetakoak izan daitezke)
  • Gehienezko taldea: 50 ikasle (adin eta ikastetxe ezberdinetakoak izan daitezke)
  • Irakasle laguntzailea: BAI (2 gutxienez). Denbora librean haiek hartuko dute ikasleen ardura.
  • Datak: maiatzak 6- ekainak 15 (udaberria) / urriak 7- azaroak 29 (udazkena) .
  • Ordutegia (egun 1 ): 10h – 16h. (45´ bazkaltzeko).
  • Ordutegia (2 eguneko jarduera) 10h – 18h (1 eguna) eta 10h – 16h (2. eguna).
  • Hizkuntza: EUSKARA eta ERDARA.
  • Doneztebeko BTT zentrora joateko garraioa eskola bakoitzak antolatu beharko du (joan-etorria).
  • Eguraldia eta ikasle kopuruaren arabera talde ezberdinak antolatu ahalko dira eta ikasgaietako ordena aldatu ahalko da.