BISITA GIDATUAK…ESPERIENTZIA BERRIAK

 

Baztan-Bidasoa Turismoak Bisita Gidatuen eskuorria berria kaleratu du

Aurreko edizioaren arrakasta ikusita, aurten eskualdeko bisita gidatuen eskuorria berreditatzea erabaki du, bisitariari eskualdean dagoen eskaintza guztia eskura jartzeko helburuarekin.

Iazko bisitez gain (Etxalarko herria, Usategiak, Kontrabandoa, Baztan Tours, Irrisarri Land, Urdazubiko errota, Lezeak, Museoa…), bisita berriak biltzen ditu eskuorriak;  bertzeak bertze, Baztan Trilogia, Urdazubiko lezeetatik errotara bisita, eta Zugarramurdiko Pottoka urdinaren ibibidea, Xorroxingo ur-jauziaren ibilbidea eta Bertizko Parkeko Iturburuara ibilbidea.  Azken hiru hauek, Nafarroako Gobernuaren “Bideak ehutzen” ekimenaren baitan kokatzen dira. 30 GR ibilbide aukeratu ditu foru Gobernuak lurralde osoan eta horietako 3 Baztan-Bidasoan daude.

Bisita Gidatuen eskuorrian, bisita bakoitzaren ordutegia, prezioa, erreserba telefonoa eta baldintzak zehaztuta agertzen dira.

Bezeroei harrera hoberena ematea da Baztan-Bidasoa Turismoaren erronketako bat, hortaz, Baztan-Bidasoa Turismoako establezimenduetan dauden bisitarientzat deskontu bereziak aurreikusi dituzte. Beherapenetaz baliatu ahal izateko, bezeroek ostatu hartu duten establezimenduan zigilatu beharko dute eskuorria.

Eskuorria doakoa da, eta Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko  establezimendu guzietan egonen da eskuragarri.

Eskaintza paperean ez ezik, sarean ere aurkitu ahalko duzu, izan ere eskuorri berriarekin batera, web orria eguneratu (www.baztan-bidasoa.com) eta bertan atal berezia sortu dugu. Atal berriak “Esperientziak” du izena eta bertan sakatuta, bisita bakoitzaren nondik-norakoak ezagutu ahalko dituzu.