Bisita gidatuak, Baztan-Bidasoa gozatzeko!

14 esperientzia prest ditugu, COVID19 gainditu orduko zuri eskaintzeko!

Udaberriarekin batera, Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak bisita gidatuen eskuorri berria kaleratu du. Guztira 14 esperientzia Baztan-Bidasoa sentitzeko!

Mimoz, eta maitasunez prestatu ditugu esperientzia guztiak, San Jose zubirako eta Aste Santurako dena prest izan nahi genuen, baina alerta egoera honetan, tamalez, anulazioak nagusitu dira, establezinmenduen itxierak eta ezjakintasuna da nagusi.

Nolanahi ere, guk lanean segituko dugu, egoera hau gainditu bezain pronto dena berriz martxan jartzeko eta Baztan-Bidasoa bisitariei eskaintzeko.

Egoera bere onera itzuli arte ezinen ditugu eskuorriak banatu, baina internet bidez zuekin partekatu nahi ditugu.

JAITSI 2020ko bisita gidatuen eskuorria. e visitas guiadas 2020

Bisita gidatuak

Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak prest du 2020ko bisita gidatuen eskuorria. bertan, bisitariak eskura ditu eskualdean egin ditzakeen bisiten zerrenda.

Edizio berri honetan 14 esperientzia eskaintzen dira guztira, Baztan-Bidasoa zentzumen guztiekin gozatzeko. Bisita gastronomikoak daude, taloa, txokolatea eta gasna egiteko; bisita kulturalak, herrien historia ezagutzeko bisitak, abenturaz gozatzekoak,…

Eskuorrian bisitak egiteko baldintzak zehazten dira: tokia, maiztasuna, ordutegia.

Alerta egoera gainditzen dugularik, eskualdeko Turismo Bulegoetan egonen da eskuragarri, baita Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteko establezimenduetan ere. Bien bitartean, on line kontsultatu ahal duzu .

Bisita gidatuen eskuorria, Baztan-Bidasoa Turismoak sustatu eta Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak diruz laguntzen duen jarduera da.