San Martingo Eliza, Ituren, Aurtiz eta Lasaga herriguneen artean bakartua agertzen da eta XVI. mendean eraikia izan zen.
Herriko eraikuntzek zonalde honetako etxe tipologiarako interes handia dute, tornoan landutako baokoiekin.
Etxe gehienak XVII. mendekoak dira, baina badago bat edo bertze aztarna gotikoak dituena.
Herri ingurunean, San Joakin, Santa Ana eta Trinitateko ermitak daude.
Inauteriak eta Joaldunak dira dudarik gabe herri hau ezaguna egin duten pertsonaiak. Urtero, urtarrileko azken asteburuaren osteko astelehen eta asteartean ospatzen dituzte inauteriak. Joaldunak karrikara ateratzen dira isopoa eskutan eta joareak jantzita izpiritu txarrak uxatzera eta Natura esnatzera.