Malerrekako herri txiki honetan sortu zen pilotari handienetako bat: Julian Retegi (Retegi II).
Inauteak ospatzen dituen herri goiztiarrena da, izan ere, herriko gazteak mendian aritzen ziren lanean “mendi mutilak”. Gabonak etxean igaro ondoren, berriz mendira itzuli beharra zuten. Hortaz, Eguberriak pasatu eta hurrengo asteburuan egiten dituzte inauteriak. Helburua, herriko gazteak inauterietan egon ahal izatea zen antzina.
1192an Eratsungo eta haranean dauden Saldias eta Beintza-Labaiengo udalerrietako herritar bakoitzak Antso VI.a Jakituna Nafarroako erregeari ordainsaria ematen zion. Eratsungo udalerriak 1431. urterarte eiurdea (“eyurdea”) izeneko ordainsaria ordaindu zuen, baina urte hartan erregeak ordainsaria kendu eta behin betiko errolda bilakatu zuen. Eratsungo lursailetan dagoen Iruñarri edo Elazmuño mendiko zutarriak argi erakusten du historiaurreko pieza megalitikoen aberastasuna; harrespilak, trikuharriak, zutarriak eta tumuluak aurki ditzakegu inguruko mendietan.