Zerbitzuak

Doneztebe-Santesteban

Malerreka bailarako herri handiena da Doneztebe. Baztan-Bidasoko eskualdean erdialdean dago, Iruña eta Donostia artean.

Doneztebe azoka-hiri gisa sortu zen eta egun eskualdeeko zerbitzu gune garrantzitsua izaten jarraitzen du.

Alde Zaharrak Monumentu Artistikoaren izendapena du eta arte erlijiosoa San Pedro elizan islatzen da.

Nabarmentzekoa da Bear Zana pilotalekua, Laxoa, euskal pilota modalitate zaharrenagatik ezaguna.

Aipatzekoa halaber Bidasoko Bide Berdea Doneztebetik igarotzen dela eta EUROVELO 1-ak, Europako bide zikloturistarik luzeenak, herria zeharkatzen duela. Zikloturismo bide hauek aldi berean, Ederbidea sarea osatzen dute.

Ekainaren 29an, San Pedro Egunean ospaten dituzte herriko bestak. Udazkenean Udazkeneko feriak ospatzen dituzte eta Santa Luzia egunean meza eta merkatua izaten da jostun guzien omenez. 

Zer ikusi Doneztebe inguruan

Eman izena gure Newsletter-ean eta baliatu gure eskaintzak!

Izena ematearekin batera gure establezimenduen eskaintzak eta eskualdeko agenda eta berriak jasoko dituzu.