Zerbitzuak

Narbarte

Bidasoa ibaiaren eskuinaldean kokatua dago Narbarte. Bertizarana bailarako herri nagusia da eta bertan dago Bertizaranako Udaletxea ere.

San Andres Eliza, bertako harri gorriz eraikia da, oin latinoko oinarria du eta kanoi bobedarekin estalia dago.

Narbarteko eraikuntza desberdinetan dauden armarriak nabarmenak dira, baita herrian dauden XVIII. mendeko jauregiak ere. Arkitektura zibilean aipatzekoak dira Arretxea, anguloan dituen lehio interesgarriekin eta Lakoizketa etxea, sarrerako arkua duen etxe tradizionala.

Bitxikeria: Narbarten ferratzeko torlojuak egiten zituzten zazpi lantegi zeuden garai batetan.

Zer ikusi Narbarte inguruan?

Eman izena gure Newsletter-ean eta baliatu gure eskaintzak!

Izena ematearekin batera gure establezimenduen eskaintzak eta eskualdeko agenda eta berriak jasoko dituzu.