Zerbitzuak

Azpilkuetako Jauregiaren arkitektura azpimarratu behar dugu. Leinu-etxe hau Maria de Azpilkuetaren (San Frantzisko Xabierkoaren ama) sortetxea izan zen. Erdi Aroko dorretxe hau, defentsarako gotorlekua, Cisneros Kardinalaren aginduz ia osorik xehatu zuten 1516. urtean.

San Andres eliza oinplano edo planta berriko eraikin barrokoa da eta XVI.mendean egon zen bertze bat ordezkatzen du. Michoacango Apezpikua, jatorriz azpilkuetarra, zen Martin de Elizakoetxeak Mexikotik bidalitako diruarekin eraiki zen. Barneko aldean XVIII.mendearen bigarren erdialdeko erretaula-multzo aipagarria du. 

Bertzetik, Azpilkuetako Apaioa auzoan arkitektura-eredu ederra dugu Iriartea etxea. Arku konkortuko gorape bat du eraikin honek, eta balkoi luze bat hirugarren solairuan. Bere aitzinaldean armarri berezia du, honen gaineko aldean kasko baten ordez gizaki baten aurpegia ageri baita, XVII.mendean ohikoa zenez, bibote, kokospeko eta ostruka lumez apaindutako txapelarekin. Erran behar da armarri hau noizbait kolorez pintatua egon zela, oraindik ere polikromia errestoak baititu.  

Zer ikusi Azpilkueta inguruan?

Eman izena gure Newsletter-ean eta baliatu gure eskaintzak!

Izena ematearekin batera gure establezimenduen eskaintzak eta eskualdeko agenda eta berriak jasoko dituzu.