Zerbitzuak

Amaiur

Sinbolismoz kargatutako herria da Amaiur. Gaztelakoen konkistan, 1522an, Nafarroako Erresumaren erresistentziarako azken gotorlekuetako bat izan zen Amaiurko gaztelua. Dudarik gabe, Amaiurko lekurik adierazgarriena Gaztelua da, bertan monolitoa eta gaztelu zaharraren aztarnak agerian dira. 

Herriaren  sarreran arku bat dago, herrigunearen muga definitzen duena. Arku hau baino lehenago, XVII. mendeko gurutze bat aurkituko dugu. Amaiurtik Doneakue bidea pasatzen da eta erromesek bertan aurkituko dute aterpea ere. 
Kale-herrien adibide tipikoa da Amaiur eta eraikinetan arkitektura aberatsa eta anitza du.

Borda leinu-etxean  eta Arretxea Jauregian (aitzinetik aipatutakoaren parean) ageri denez, jauregi-arkitekturaren itxura nabarmena da; zentzu horretan azpimarratzekoa da ere Arriada etxea, XVI.menderako herriko batzarreak ospatzen zituzten eraikina.

Ama Birjinaren elizak, erdi aroko jatorria du. Bere barrenean Cavaillé-Coll organogile frantses famatuaren organo erromantiko ikusgarria dago. Etxe eta jauregi handiekin batean, Amaiur herriak arkitektura zibilaren bertzelako eraikuntzak mantentzen ditu: lixutegia, duela gutxi zaharberritua, edo errota, XVIII. mendekoa.

 

Zer ikusi Amaiur inguruan

Eman izena gure Newsletter-ean eta baliatu gure eskaintzak!

Izena ematearekin batera gure establezimenduen eskaintzak eta eskualdeko agenda eta berriak jasoko dituzu.