Bertatik Bertara kanpainarekin bat

Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak BERTATIK BERTARA kanpainan parte hartuko du UEMArekin eta 61 udalekin elkarlanean

“Gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak”

Horixe kanpainak aldarrikatuko duena. Helburua, udalerri euskaldunek beren baitan biltzen duten aberastasuna ikusaraztea eta herritarrak zein bisitariek kontzientzia. UEMA gaur hasiko da formazio saioak ematen, online, kanpainan parte hartuko duten herrietako ostalariei, merkatariei eta zerbitzu sektoreko gainerako eragileei.

Hego Euskal Herriko lau lurraldeetako 61 udalek hartuko dute parte Bertatik Bertara kanpainan, datorren ekainaren 19tik aurrera. UEMAk aurkeztutako ekimenarekin bat egin dute guztiek, eta datorren astean jasoko dituzte taberna, jatetxe, denda, ostatu eta oro har zerbitzu sektorerako prestatutako kartelak, mahai-gainekoak eta gainerakoak.

Zergatik Bertatik Bertara?
Covid-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz, goitik beheiti aldatu dira batetik bertzera
bidaiatzeko eta atseden egunak antolatzeko modua. Beraz, inoiz baino gehiago, gure bazterrak
bertatik bertara ezagutzeko aukera izanen dugu ondoko hilabeteetan. Bertatik Bertara
kanpainarekin, herritarrei eta bisitariei erakutsi nahi diegu gure herriak zer-nolako altxorrak
diren, eta bertatik bertara zenbat gozatzen ahal dugun.
Lehen hitza eta agurrak euskaraz egin bezeroari.
Kanpainako euskarriak jarri (kartela).
Hizkuntza paisaia zaindu, euskarari presentzia emanez (kartelak, menua, ordutegia, musika,
web orri eta sare sozialak…).
Langile euskaldunak kontratatu edo ez dakitenak trebatu.

Zer egiten ahal duzu zuk?
Bertako hizkuntza, bertako produktuak eta bertako ekonomia balioan jartzea.
Bisitariak horren bertakoa den eta horren bizirik dagoen hizkuntzaz gozatzera animatzea.
Zein dira helburuak?
Zuk eskaintzen duzun zerbitzua herriaren bizitzaren zati da, eta baita erakusleiho ere, neurri
handi batean. Horregatik, bidelagun nahi zaitugu kanpaina honetan.
Bortzirietako udalek bat egin dugu UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak)
turismo arloari begira antolatu duen Bertatik Bertara kanpainarekin. Honen bitartez,
udalek sektoreko eragileei horri buruzko informazioa eman nahi dizuegu.

Zergatik zerbitzua euskaraz?

Inguruarekin errotutako entitatea izan nahi dugulakoz.
Euskara gure marka izatea nahi dugulakoz.
Bezeroei bere hizkuntzan zerbitzua ematea kalitatezko zerbitzua eskaintzea delakoz,
euskara balio erantsia baita.
Bezeroari konfiantza eta hurbiltasuna erakusten dizkiogulakoz.
Bisitari aunitz Euskal Herritik datozelakoz eta kanpotik datozenei ere gure hizkuntza eta
kultura interesatzen zaizkielakoz.