Baztan bailarako 15 herrien arteko besta
Uztailaren 22an ospatuko da aurtengo Baztandarren Biltzarra, Baztan bailara osatzen duten 15 herrietako biztanleen besta alegia. Almandoztik, Amaiurrera, Berroeta, Aniz, Ziga Oronoz-Mugairi, Arraioz, Irurita, Gartzain Lekaroz, Elizondo, Elbete, Azpilkueta, Arizkun eta Erratzuko baztandarrak bilduko dira Elizondon, orga desfilean goizean eta bazkalondoan ondoren.
Aurtenko kartelak diseinu bikoitza dauka.
Besta bat baino gehiago
Mende erdia baino gehiago daramatzate baztandarrek elkartasun besta hau ospatzen. Gorriz markatutako eguna da Baztandarren Biltzarra bailarako egutegian. Hasiera batean irailan egiten zen ospakizuna, geroago baina uztaileko hilabetera pasatu zen, Santioetako aitzineko igandera.
Orgen desfilea izaten da bestaren izpiritua eta ekitaldi nagusia. Ondoren mahai inguruan biltzen dira 1600 bat pertsona, eskuaraz barra-barra aritzeko.
Programa. Baztandarren Biltzarra (Elizondo)
10::00 Artisau azoka (Pedro Axular karrikan/goizez)
11:00 Orga apainduen desfilea
14: 00 Mutildantzak (plazan)
14:30 Herri bazkaria (Bazkarirako txartelak uztailaren 18an jarriko dira salgai. 24€)
Bazkalondoan animazioa, Baztango Ioiak, Erein taldearen kantaldia, Baztandarren Biltzarra Elkartearen komunikatua, orgen sari banaketa, tonbolaren zozketa, mutildantzak, larraindantza, muxikoak,…)
18:00 Trikidantz taldearekin dantzaldia (Laxoako plazan)
20:00 Oharkaberen eskutik dantzaldia (Laxoako plazan)
01:00 DJak (Tirry&Tery) Baztandarren Biltzarraren ostatuan
Jatorriaz zertzelada batzuk
Erroak, Elizondoko gazte batzuek 60. hamarkadan Aralarreko San Miguelera egindako txangoan ditu Baztandarren Biltzarrak. Egun horretan bururatu zitzaien polita izanen zela bailara guziko gazteak egun batez elkartzea. Pentsatu eta egin. Ordutik, urteak joan, urteak etorri, Baztandarren BIltzarra ospatzen da Elizondon.
Bideo honetan bestaren sustraiak eta sortzaileak ezagutuko dituzu. Bideoa 2013an grabatu zen, bestaren 50. urtemugaren harira. Egun Rosario Orradre ez da bizi, aurten utzi gaitu. Goian bego!