Baztan-Bidasoko Mapa ZikloTurista

Mapa CicloTurista y de senderos de Baztan-Bidasoa

Baztan-Bidasoa Turismoak Baztan-Bidasoko Mapa ZikloTurista eta Ibilbideen mapa editatu berri du.

Bertan, Endarlatsatik Doneztebera doan Bidasoko Bide Berdearen trazaketa agertzen da (36km); baita Doneztebetik Orokietako gainara (Saldias) egiten ari diren bide zikloturistaren trazaketa ere, Bidasoko Bide Berdea eta Plazaolako Bide Berdea (Latasa) lotuko dituen bide ziloturista (48 km); Azkenik, oraindik egin gabe baina proiektuan dagoen, Doneztebe-.Elizondo trazaketa ere (15km) agertzen da Baztan-Bidasoko Mapa ZikloTuristan. 

Guztira ehun bat kilometro, Baztan-Bidasoa bizikleta gainean eta pedalak astinduz ezagutzeko.

Baztan-Bidasoko Mapa Ziloturistak eta Ibilbideen mapak, eskualdea bizikletaz zeharkatzeko bide nagusia ez ezik, 12 lotura zikloturista jasotzen ditu, hala nola herri ezberdinetan oinez egin daitezkeen ibilbideak eta inguruko mendi garrantzitsuenetara igotzeko ibilbideak ere.

Horrez gain, oinarrizko aholku batzuk eta bisitariak eskualdean aurkituko dituen zerbitzu, alojamendu, jatetxe eta jarduera enpresen zerrenda bikltzen ditu.

Baztan-Bidasoa Turismoa eta Ederbidea


Baztan-Bidasoko Mapa ZikloTurista EDERBIDEA egitasmoaren baitan gauzatutako ekimena da.

EDERBIDEA, Baiona, Donostia eta Iruñea hiriak elkartuko dituen zikloturismo bide sarea da, 240 km luzeera izanen duena. Tarte gehienak zabalik daude eta bukaera 2020rako aurrikusten da.

Proiektu hau Interreg-Poctefa Europako dirulaguntzarekin garatzen ari da eta bertan Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroako administrazio nagusiek eta hainbat elkartek parte hartzen dute, Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoa bertzeak bertze.

Aipatu halaber, Baztan-Bidasoan bat egiten dutela Ederbideak eta Eurovelok, Europa zeharkatzen duen bide zikloturiata luzeenak.

Baztan-Bidasoa Turismoaren apostua

Baztan-Bidasoa Turismoa empresa pribatuez osatutako elkargoa da: landetxe, hotel, jatetxe, zerbitzu eta jarduera enpresez osatutako elkargoa alegia. Helburua, Baztan-Bidasoa eremu turistiko gisa lantzea eta indartzea da, baina  landa turismo jasangarria oinarri, ingurugiroa errespetatuz, gure nortasuna eta bizimodua zainduz, gastronomía, kultura eta hizkuntza maitatuz. Enpresa pribatuak eta enpresa txikiak gara, lana sustatzea eta enplegua sortzea da gure nahia, bertako populazioa bertan geratu ahal izateko eta gure herriak bizirik mantentzeko.

Eta horixe aurkituko du bisitariak gurera datorrenean: herri biziak, hizkuntza, kultura, bizimodua eta natura zaindu eta maitatzen dituzten herri biziak.

Eskuratu HEMEN Baztan-Bidasoko Mapa ZikloTurista