BAZTAN-BIDASOA TURISMOAREN UDALEKUAK ABIAN!

Gozatu uda Euskaraz! Gozatu Baztan-Bidasoa!

Euskaraz blai Udalekuak eta Kontrabandisten Udaleku Ibiltariak abian!

Zure seme-alabek udan euskaraz solastatzea, jostatzea, ikastea, gozatzea,… nahi duzu?

Euskaraz blai!

Urtero bezala, Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko kideak diren Beintza-Labaien eta Arantzako Aterpean eginen dira udalekuak, ekainaren 24ean hasi eta abuztuaren 4ra bitarte. Astebeteko egonaldietan, gaztetxoek Naturarekin harreman zuzena izanen dute, espeleologia egin ahalko dute, talo tailerrak, baserrira bisitak, zuhaitzetan jokoak,… eta hori guztia euskaraz!
Horixe da udaleku hauen helburua: euskara, ikasgelatik at, aisialdian ere sustatzea eta normalizatzea. Lagunekin euskaraz solastatzea, jostatzea, disfrutatzea…euskaraz eta euskara bizitzea!
Matrikula epea: martxoaren 26tik maiatzaren 13ra dago zabalik.
600 plaza baino gehiago daude! Eman izena!
Haurrak, adinaren arabera banatuko dira: 2006 eta 2009 tartean sortutakoak eta 2003 eta 2005 tartean sortutakoak
Txandak:
1. txanda: ekainak 24-ekainak 30
2. txanda: uztailak 1- 7
3. txanda: uztailak 8 – 14
4. tanda: uztailak 15 – 21
5. txanda: uztailak 22 – 28
6. txanda: uztailak 29 -abuztuak 4
Oharra: uztaileko plazak ziurtatuta daude

Kontrabandisten Bidea,  Udaleku Ibiltaria

Eta 13 eta 18 urte bitarteko gaztetxoentzat, aurten  “KONTRABANDISTEN BIDEA, UDALEKU IBILTARIA” -ren edizio berria martxan da. Euskararen sustapena bultzatuz, 7 eguneko egitasmoa litzake (6 gau).
XX. mende hasieran kontrabandistek zeharkatu zituzten bidezidorretan barna, gazteak Arritxuloko (Oiartzun) aterpetik atera eta etapa ezberdinetan, Beintza-Labaiengo aterpera irtsiko dira, Arantzako aterpetik igaro ondotik.
Txandak:
1. txanda: abuztuak 5-11.
2. txanda: abuztuak 19-25.

+INFO: www.euskarazblaiudalekuak.com /948 59 23 23 / 622 728 894