Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko kide izan nahi duzu? ZATOZ!

manos unidas, "auzolan. Campaña para nuevos asociados



Baztan-Bidasoa Turismoak kide berriak gonbidatu nahi ditu Elkargoan sartzera. “Familia” handitzea da nahia, “auzolanean” Baztan-Bidasoa helmuga gisa indartzeko.

Ateak zabalik ditugu!

Nor gara?

Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoa, hotel, hostal, landetxe, jatetxe, aktibitate enpresa eta jarduera enpresa biltzen dituen elkargoa da. Baztan-Bidasoa eskualdean Turismoa sustatzea eta garatzea du helburu.

Bisitariei DESTINO/ HELMUGA bakar eta osotu bat eskaintzeko denok elkarrekin lana egitea da Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoaren erronka. Bisitariek euren egonaldietarako BAZTAN-BIDASOA aukeratu dezaten.

DESTINO bat lantzea, bisitariek hona etorrita aukera guztiak aurkitu ditzatzen: zuhaitz baten azpian liburu bat irakurri nahi badute, lasaitasuna aurkitzea; mendira igo nahi badute, aukera izatea; landetxe bateko familia giroa nahi badute, hori eskuratzea; eta bertako gastronomia dastatu nahi badute, eskualdeko jatetxeen berri edukitzea.

Zer eskaintzen dio bazkidetzak elkargoan dagoen establezimenduari?

 -WEB gunean eta sare sozialetan presentzia edukitzea (Facebooken, Twitterren etra Instagramen)

-Elkargoak argitaratutako materialan agertzea (Hainbat eskuorri argitaratzen ditugu urtean zehar, antolatutako ekintzen arabera: “Bisita gidatuak Baztan-Bidasoan”, “Zer Egin Baztan-Bidasoan”, “Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak”,…)

-Azoka ezberdinetan presentzia edukitzea gure materiala feria ezberdinetara eramanez ( Fitur, Bartzelonako Turismo azoka, Sevatur, Navartur,Intur…)

-Astero eguneratutako agenda e-mailez jasotzea (kideen eskaintzak ere bertan jasotzen direlarik)

-Material guztia bazkideen esku dago Baztan Bidasoa Turismoaren egoitzan, Bertizko Landa Turismo Zentroan eta kideak, behar dutenean, material bila etor daitezke.

Irudi indartsu eta bateratua eskaintzeko lan egiten dugu, bisitariek garen bezala ezagutu gaitzaten.

Bazkide izateko baldintzak

Bazkide izateko 2019. urtean ordaindu beharreko kuota 310 eurokoa da. Hiru alditan ordaintzeko:

Lehenbizikoan 100 €, bigarrenean 150 € eta hirugarrenean 60 euro.

Bi IAE duten kideek, bigarren aktibitate, establezimendu edo enpresagatik ez dute bikoitza ordainduko (310+310 EZ!). 310 euro +%20 izanen da ordaindu beharrekoa. %20 gehitzen da IAE bakoitzeko.

Izena emateko, “Bazkide fitxa” bete behar da. Datuak bete eta sinatuta, egoitzara ekarri,

NAN-a, IAE ziurtagiria eta CIFaren fotokopiekin batera.

Zalantzaren bat edukiz gero, jarri gurekin harremanetan: info@baztan-bidasoa.com helbide elektronikora mezu bat idatziz edo telefonoz, 948 59 23 23 zenbakira deituta.

Jaitsi HEMEN bazkide izateko fitxa