Baztan-Bidasoa Turismoa 2022. urtera begira

Proiektu berriak eta ilusio handia 2022rako

Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak urteko batzarra egin du 2021eko kontuen balantzea egiteko eta 2022rako aurrekontu berriak onartzeko.

Kontuen balantzea orekatua izan da eta onartutako aurrekontua (51.988 €) kontinuista izan arren, badu  aurrekoekin alderatuta ñabardura bat. EBko Next Generation funtsek eta Baztan-Bidasoko UGET (Turismo Erakundeak Kudeatzeko Unitatea) sortzeak baldintzatutako aurrekontuak dira. UGETak Hirurteko Plan Turistikoaren baitan lanegitea aurreikusten du hortaz, ekintzak plan horretan kontuan har daitezen, beharrezkoa da  hiru urteko perspektibarekin planteatzea.

Hiru bloketan banatzen dira Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak Hirurteko Plan Turistikoan aurkeztutako ekintzak:  Elkarteak burutu beharreko ekintzak; Toki entitateekin (Udalak) batera burutu beharrekoak ; eta Nafarroako Gobernuarekin egin beharrekoak, Bertizen aurreikusitako BTT eta Nordic Walking zentroak esaterako.

Urteko Batzarrean Zuzendaritza Batzordea ereberritu du Elkarteak. Mikel Albisuk hartu du Patxiku Irisarrirren lekukoa Zuzendaritzan eta bera izanen da baita Elkarteko ordezkaria Baztan-Bidasoko UGETeko koordinazio batzordean ere. Patxiku Irisarri izango da Elkarteko lehendakariordea eta Belen Urrutiak idazkari izaten jarraituko du. Zuzendaritza Batzordea Eneko Escuderok, Ruben Garatek eta Marijose Iparragirrek osatzen dute.

 

Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko kide izan nahi duzu?

Baztan-Bidasoa Turismoak, eskualdea eremu turistiko gisa indartzea du helburu. Egun, elkargoko bazkideak “auzolanean”, elkarlanean, bide hori jorratzen ari dira eta bidelagun gehiago izateko, hotel, landetxe, jatetxe, jarduera enpresa eta turismoarekin loturiko establezimendu guztiei kide egiteko gonbidapena luzatu nahi diete. Baztan-Bidasoa Turismoak ateak zabalik ditu kide berriak hartzeko. Interesa izanez gero, 948 59 23 23 telefonora  deitu edo mezua igorri info@baztan-bidasoa.com helbidera.