Natura, ongizatea irabazteko
Frogatuta dago oihan batetik ibiltzeak estresa gutxitzen duela eta berehalako ondorioak dituela gure ongizatean. Duela ez hainbeste urte, aire zabalean paseatzea gure eguneroko bizitzako ohiko jarduera zen; gaur egun, ordea, zailagoa da naturan murgiltzea, itzulia egiteko denbora ateratzea,.. Lanpetuta bizi gara, hirian, estresak jota,… Naturarekin kontaktua galdu dugu, guk eta gure seme-alabak. Horregatik, adituak bat datoz haurren osasuna birnaturalizatu behar dela. Ondorio horretara iritsi dira Anpe Nafarroako Pediatria Elkarteak Iruñean egindako ingurumen osasunari buruzko azken jardunaldietan.
Profesionalen iritziz kezkagarria da gaur egun haurrek Naturarekin duten kontaktu eza. Horri aurre egiteko, natura errezetatu beharko litzatekeela diote, egunean ordubeteko kontaktua naturarekin, dela baso batean, dela parke batean edo leku berde batean.
Baztan-Bidasoa familian gozatzeko aukera on eta osasungarria
Baztan-Bidasoa botika paregabea da, ongizatea irabazteko eskaintza anitzak eskaintzen dizkizu:
Hortxe adebidez Irrisarri Land bezalako abentura parkea, haurrekin egun pasa joateko; edo bisita gidatuen eskaintza zabala: gaztandegietara bisita, gure baserriatrrek behiekin eta ardiekin lana nola egiten duten ikusteko; kobazuloetara bisita, lur-azpiko altxorrak ezagutzeko; BTTn Bidasoako bide berdean barna ibilbidea, mendi-ibiliak…
Horrez gain, gogoratu Oihanean Sentitu liburua kalean dela. Bertan hainbat ibilbide jasotzen dira, bakoitza ipuin bati lotuta eta ilustratua. Ibilbide bakoitza bere trackarekin agertzen da.
Hobe da prebenitzea sendatzea baino
Pediatrek bizimodua aldatzearen alde egiten dute, kutsadura murriztearen alde, naturarekin berriz konektatzearen alde… eta Baztan-Bidasoak osasunean sendatzeko aukera ematen dizu. Basoak, bideak, ibilbideak, herriak eta parkeak osasun-iturri naturalak dira.