Basoak, belaiak, BTT ibilbideak, Bidasoko Bide Berdea… Bizikleta gustukoa baduzu, aitzakia ederra duzu gurera etortzeko!
Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteko hainbat enpresa Nafarroa bizikletaz produktu klubaren partaide dira, alegia, bisitatzen gaituzten txirrindularien zerbitzura dauden nafar enpresak biltzekindu dituen klubaren partaide.
Eskaintza zehatzak Baztan-Bidasoan
Bidasoko Bide Berdea da bizikletan ibiltzeko bide ezagunena: 42 kilometro ditu antzineko trenbideak, Bidasoa ibaiaren bazterretik doa, eta Doneztebe eta Behobia lotzen ditu. Aldi berean, Ederbidea eta EuroVelo 1 ibilbideen barruan dago.
Bidasoko Bide Berdea izen bereko ibaiaren ertzetik doa eta eskualdeko herri ederrak bisitatzeko aukera ematen du. Plan ezin hobea da familian egiteko! Baztan-Bidasoak mapa bat du, eta bertan, Bide Berdeaz gain, zikloturistak eta ibilbideak aurkituko dituzu, oinez egin ahal izateko.
Hemen duzu Baztan-Bidasoako Mapa Zikloturista-Ederbidea edo eska ezazu inguruko Turismo Bulegoetan.
Bidasoko Bide Berdean bizikletak alokatu, konpondu eta saltzen dituen enpresa: Garmendi TX (Doneztebe)
Bidasoao Bide Berdean bizikletak konpondu eta saltzen dituen enpresa: Katea Bike (Bera)
Bueltan, taxi zerbitzua: Egutaxi
*Bidaia antolatuen agentziak
Xaraka
Baztan-Bidasotik bizikleta-bidaietan espezializatutako enpresa. Eskaintzen dituen bidaia motak:
Enpresa espezializatua bizikleta-bidaiak egiten Baztan-Bidasoa eskualdean Eskaintzen dituen bidaia-motak:
- 2, 3 edo 4 eguneko BTT bidaiak Baztan-Bidasoan eta Iratin
- Gravel eta zikloturismo bidaiak: ibar berdeez modu lasaian eta inguruko gastronomiaz gozatzeko.
- Bidaia pertsonalizatuak bizikletaz
Munduko pedalak: Bidasoako Pedalak
Bizikletaren munduan espezializatutako agentzia, Bidasoako Pedalak ibilbidea eskaintzen duena, ezin hobea Pirinio Atlantikoetako ibarrak ezagutzeko, martxotik azarora.
- 190 km eta 5.200 m-ko desnibela ditu.
- Ibilbidea lau etapa edo egunetan egiteko pentsatua dago, baina egokitu egin daiteke, eta hiru egunera murriztu edo seira luzatu.
*Bikefriendly ostatuak
Bizikleta konpontzeko OnBizi zutoinak dituzten ostatuak ditugu, ibilbidean sortzen zaizkizun matxura txiki horiek konpontzeko. Adibidez, Urruska landetxea, Gontxea landetxea, Beintza-Labaiengo aterpetxea eta Donamaria ‘ko jatetxea. Kontsultatu hemen dauden zutoin guztiak.
Gainera, inguruko ostatu batzuk, hala nola Non Stop In aterpetxea (Irrisarri Land), Tresanea apartamentuak (Ituren) eta Ariztigain kanpina (Sunbilla), Nafarroako Bizikleta-klubari gehitu eta zerbitzu osagarriak eskaintzen dizkizute. Hauek dira Club Navarra en Bici ostatuetan aurkituko dituzun gutxieneko zerbitzuak:
- Bizikletak seguru gordetzea. Bi aukera hauetako baten bidez:
- Bizikleta logelara igo daiteke
- Giltzapean itxitako leku bat dute, non kirol-materiala bakarrik gorde eta bizikletak bakarka gakotzen baitira.
- Puzgailua eta erremintak
- Bizikleta elektrikoak kargatzeko eremua
*Jarduerak
Zonaldeak bizikletaz egiteko hainbat jarduera eskaintzen ditu: Bisita gidatuak Bidasoako Bide Berdean zehar, Garmendi TXren eskutik (Donezteben), Irrisarri bike park-en ere gozatu ahal izango duzu, Irrisarri Land Abentura Parkearen barruan, Igantzin, mendiko bizikleta praktikatzeko instalazioekin, jaitsierako espezialitatean. Parkeak bizikletak alokatzeko zerbitzua du, parkearen barruan erabiltzeko.
Eta ausartenentzat Bizibide proposatzen da, Lesakako BTT espazioa: 2 cross-country eta 3 enduro ibilbide ditu, guztiak 27 eta 38 km artekoak eta 1000 metroko desnibela gainditzen dutenak. Lesakak BTT Zentroa dauka kiroldegian, honako zerbitzuekin: doako aparkalekua, dutxak eta aldagelak, autokonponketarako gunea, bizikletak garbitzeko gunea, basozaina eta spa. Gainera, Lesakak zerbitzu osagarriak eskaintzen dituzten “Bizibide zigiluari” atxikitako saltokien sarea du.
*Gastronomia
Eskualdeko jatetxe eta tabernetan indarberritzea erraza izango da. Baztan-Bidasoan zure neurrira egindako jatetxe-establezimendu bat aurkituko duzu. Sasoiko tokiko produktuekin lan egiten duten jatetxe eta tabernak, km0 filosofiarekin, eskualdeko abeltzain eta nekazariek ekoizten dituzten lurreko produktu naturalei balioa emanez eta ekonomia zirkular eta jasangarria sustatuz.
Bizikletaz, dutxa eta otorduaa barne, ibilbide bat nahi duzu?
Donamaria’ko jatetxe dotorea, familiarra eta goxoa da. Bib Gourmand Michelin jatetxeen zerrendan dago, eta sukaldaritzan duten kalitate handiagatik prezio moderatuan nabarmentzen diren jatetxeak soilik sartzen dira zerrenda horretan. Aipatu bezala, bizikleta-geltoki txiki bat du, Bidasoako Bide Berdeari, Ederbideari edo Eurovelo 1i jarraituz pedalen gainean Donamaria ‘kora iristen direnei zerbitzua emateko. Eta kontuz! xehe-xehe! Horrez gain, bizikleta gordetzeko leku bat eta dutxa zerbitzua eskaintzen zaie, jatetxean indarberritu aurretik apaintzeko. (Kontsultatu zerbitzu honen erabilgarritasuna eta erreserba aldez aurretik).
Txokolatezko eta mokazko tarta, indarberritzeko
Klikatu argazkian errezeta ikusteko. Ausartzen zara egiten?