Aste Santuan beteta!

Tokirik ez Baztan-Bidasoan Aste Santuan ostatu hartzeko

Establezimenduak 100%ean beteta

Urruska Landetxea

Joerari eutsi eta bertze urtez Baztan-Bidasoko landetxeak, hotelak, hostalak, kanpinak eta alojamenduak BETETA daude Aste Santuan.

Ez dago ostatu hartzeko tokirik gure eskualdean, bisitariek bertze behin gu hautatu gaituzte euren oporraldiaz gozatzeko.

Azken orduko anulaziorik ez badago, % 100koa izanen da okupazioa gure eskualdean.

Baztan-Bidasoa, zentzumenen paradisua

Lehendabiziko bisitariak asteburuan iritsi zaizkigu, nolanahi ere gehienak ortzegunetik astelehenera egonen dira Baztan-Bidasoan.

Familiarekin, bikotearekin, lagunekin…era guzietako bisitariak datoz gurera eta bakoitzak bere nahiak ditu; guztiek baina Baztan-Bidasoan aurkitzen dute bilatzen dutena. (Ikusi HEMEN gure bisita gidatuen eskuorria)

Batzuek lasaitasuna nahi dute, natura, mendia, paisaia,…Bertze batzuek nahiago artea, kultura, historia, tradizioa,…

Badago jatetxe batera joan eta otordu eder batekin gozatu nahi duena. Etxeko sukaldaritzaz gozatzea erraza da Baztan-Bidasoan, eskualdeko jatetxetan denboraldiko produktuekin egindako platerak aurkituko dituzu: banabarrak, baratzeko produktuak, denboraldiko zainzuriak, xuru-ta beltx, bildotxa, txuleta, gaztanbera, gasna,…

Badago kirola egitera datorrenik ere, mendian ibiltzera, eskualdeko abentura parkeetan sentsazio ezberdinak bizitzera,….

Bakoitza nahi batekin dator, aukera ezberdinak bilatzen dituzte guztiek, eta guztien grinak asetzen ditugu Baztan-Bidasoan.

2019ko datuak

Aste Santua, 2019ko okupazio datuak

Baztan-Bidasoa mendialdeko destino gisa sendotu da aurten eta Nafarroa okupazio mailarik altuena du Estatu espainiarreko gainontzeko erkidegoekin alderatuz.

Nafarroa %93,39; Aragoi  %84,95; Extremadura %84,17; Gaztela-Leon %83,68; Kataluña %80,76; Errioxa %80,17 eta EAE %80,11%.

www.baztan-bidasoa.com