ARTZAIN TXAKURRA, laguna eta lankidea

Artzain txakurra, bidai-laguna

Zer izango litzateke artzaintza artzain txakurrik gabe? Posible ote? Artzain txakurrak artzainen lagunak eta lankideak izan dira, eta dira. Lankide finak, artaldeak gidatzen adituak… Abilezia dute, oihurik eta makilkadarik gabe, batera eta bertzera lasterka eginez, ehunka ardi bide zuzenetik bideratzen.

artzai-egunaBaztan-Bidasoan, Euskal Herrian, bertako arraza dugu: Euskal Artzain Txakurra, txakur arrazetan zaharrenetariko bat .

Artzain txakurren lana garrantzitsua izan da euskal baserrien egunerokoan, eta oraindik ere bada. Artzaintza desagertuz joan den einean baina, artzain txakurrak ere desagertuz joan dira.

Euren abilezia eta eskarmentua ikusteko aukera paregabea eskaintzen dute egun gure eskualdean antolatzen dituzten Artzain Txakur Txapelketek.

Abuztuaren 15ean Amaiurren da hitzordua. Aurten Artzain Txakur Txapelketaren 42. edizioa ospatuko da, Patxi Etxeberria Memoriala, herriko artzaina gogoan. Eta bertze urtez, jende andana biduko da Amaiurren, ziur!

Zenbait kontu

Euskal Artzain Txakurra existitzen den arraza zaharrenetako bat omen. Aurre-historiako leizeetan aurkitu izan dituzte arraza horretako txakurren hezurrak; hortaz, duela 12000 urte Euskal Artzain Txakurrak zeudela frogatutzat ematen da.

Espainiako Txakur Erret Elkarteak babesa eman dio Euskal Arrazari eta 1996az geroztik, bi mota ezberdinetan sailkatuta dago: “Gorbeikoa” eta “Iletsua”.

Arazoa da urteen poderioz arraza nahasi egin dela eta egun, arraza garbiko animalia gutxi geratzen direla. 400-600 animalia mundu osoan. Desagertzeko zorian egon daitekeelako, duela urte batzuk Artzain Txakurren Lagunak taldea osatu zuten arrazaren iraupena bermatzeko. Hitzorduak egiten dituzte, hitzaldiak, ikastaroak,…horietariko bat gurean egin zuten, Leurtzako urtegietan (ikusi bideoa).

Baztan-Bidasoa Turismoan bertako tradizio, usadio eta bizimoduarekin konprometituta gaude. Izan zirelako garelako, eta garena izanen direlako…

www.eataelkartea.org

https://youtu.be/5dFeDPbuaMw