ARTISAU DENDA

Eskutik-eskura

Baztan-Bidasoa Turismoak kudeatzen duen artisau denda zabalik da martxoaz geroztik, Bertizko Turismo Bulegoa dagoen eraikinean bertan.

Ixiar Mielgo artisauak hartu du dendaren ardura eta hantxe aurkituko dituzu salgai berak egindako zur-lanak.
Eskutik eskura filosofiaren baitan lan egitea da Elkargoaren nahia. Gure establezimendu guztietan, landetxe, hotel, jatetxe edo aktibitate enpresatan,…bezeroek “gu garena” aurkitzea nahi dugu; garen bezala ezagutu gaitzaten.
Filosofia horri eutsiz Ixiarren lana bertatik bertara ezagutzeko parada aurkituko duzu Bertizko Artisau dendan.
IXIART zigilua duten ezpela-koilarak, argizaiolak, koadroak, kutxareroak,…Euskal eskulangintza klasikoa eta modernoa. www.ixiart.es
Artisau dendan, zurarekin egindako lanez gain, bertako produktuen eskaintza zabala aurkituko duzu: gasna, oliba olioa, patxarana, Arizkungo mojek egindako kremak,…
Etorri eta ezagutu gaitzazu!