ARTEAREN LEIHOA

Yrisarriko Behatokia

Natura inspirazio iturri izan da betidanik,… eta Baztan-Bidasoko paisaiek eskualdeko artisten sormena elikatu dute, baita eskualdekoak ez direnen sormena ere,…horregatik, eskualdeko bihotzean, Natura arnasten den tokian, IrriSarriLand-n ARTEARI ateak zabaldu eta Yrisarri Behatokia inauguratu dute.

Artista garrantzitsuen sormenezko jarduera bultzatzeko espazioa, bisitariak kulturaz janzteko eta, bereziki, gazteenen artean lan pedagogikoa egiteko, haien sentiberatasuna lantzeko eta haien sormen izpiritua zirikatzeko.

“Artea bizitzeko eta amets egiteko”

Horixe Yrisarriko Behatokia inauguratzeko prestatu duten margo eta eskultura erakusketa. Sei artista gipuzkoar eta nafarren 85 pintura eta eskultura-lanak biltzen dituen erakusketa.

Juan Carlos Pikabea da komisarioa, eta haren lanekin batera daude baita, Ana Marin, Pedro Lanz, Javier Sagarzazu, Lesagibel eta Iñigo Manterola artistenak ere.

Erakusketa abenduaren 9ra arte egonen da ikusgai parkea zabalik dagoen egunetan. Honatx bisita-orduak: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

PRENTSA OHARRA:  IrriSarriLand Erakusketa