Zatoz ehiza menua DOAN jatera!
Baztan-Bidasoko XXV. Ehiza Jardunaldi gastronomikoek bide erdia egin duten honetan, oso baikorra da orain arteko balantzea. Azaroaren amaierra arte, eskualdeko 10 jatetxek ehiza menuak eskaintzen dituzte: usoa saltsan, basurdea, oilagarroa,… (IKUSI HEMEN jatetxe parte hartzaileak eta menuak: eskuorria17 )
Ehiza Jardunaldi Gastronomikoekin batera, Ehiza Jardunaldi Gastronomikoen Argazki Lehiaketa martxan da.
Nola parte hartu: dastatuko duzun plater horri argazkia atera eta ondoren info@baztan-bidasoa.com helbidera igorri.
Argazki onena heldu den urteko jardunaldietako kartelaren eta eskuorrien irudia izanen da, eta egileak, bi pertsonendako otordua irabaziko du.
PARTE HARTU EZAZU!!!!!!
OINARRIAK: BasesConcursoFotografia 2017