“Areago, istorioak belarrietara kontakizunak II”
Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoan istorioak maite ditugulako, mitologia eta kondairak, gure eskualdean izandako pertsonaien istorioak,…eta zuk horiek guztiak ezagutzea nahi dugulako…
Zugarramurdiko Sorginen Museoak eta Igartubeiti baserri Museoak urtero “Areago, istorioak belarrietara” jardunaldiak antolatzen dituzte.
Areago ondare berrikuntza proiektua da, lenguaia ezberdinen arteko erlazioaren bitartez, ondare eremuaren eta eremu artistikoaren arteko beste harreman mota batzuk aztertzen dituena.
Orain argitaratutako liburuak Zugarramurdiko Sorginen Museoak eta Igartubeiti Baserri Museoak sustatutako Areago. Istorioak belarrietara ekimenaren hirugarren deialdian saritutako kontakizunak biltzen ditu.
Argitalpen ilustratuaren aurkezpena abenduak 16an, larunbatean izango da eguerdiko 12:00etan, Igartubeiti Baserri Museoan.
Eta egun berean, abenduak 16an, larunbat arratsaldean, 16:30etatik aurrera, 3 urtetik gorako haurrak dituzten familiek Eztitzen Agiresaroberen “Amonaren urrezko orrazia” , kontakizun sarituan oinarritutako ipuin kontalariarekin, Amelirekin gozatzeko aukera izango dute.
Informazio gehiago HEMEN