AND THE WINNER IS…

Hoberenen artean, hoberena!

Urrezko domina Kortariko Infernuko gasnarentzat Madrilgo Gourmet Azokan

Gazta onduen kategorian, estatu mailako bertze  6 ekoizlerekin batera iritsi da Infernuko gasna lehiaketaren finalera. Maiatzaren 7tik 10era bitarte Madrilen egin da Gourmet Azokaren 32. edizioa eta bertan hautatu eta izendatu du epaimahaiak Kortariko gasnategiko Infernuko gasna  Espainiako gasna hoberena. Epaimahaikideek, Baztan-Bidasoko lurretan egiten den gasna honen kalitatea azpimarratu dute.

Merezitako saria dudarik gabe. Lan onari errekonozimendua! ZORIONAk!!!

 

“Infernuko gasna” nola egiten den bertatik bertara ikusi nahi baduzu, Baztan-Bidasoa Turismoakl Kortariko-Gasna Gasnategira bisita gidatua proposatzen dizu.
Familiei eta taldeei zuzendutako bisita gidatuak: gasnategia, behitegia, arditegia ikusteaz gain, ardi-txakurren lana bertatik
bertara ikusteko parada eskaintzen da.
Idiazabal izendapena duen gasna nola egiten den erakusten dute.
Bisita, baserrian egiten duten gasna dastaketa batekin amaituko da.
Informazio gehiago: 948 58 04 27 / 638 35 75 17 / mjantton@hotmail.com