Albisteak

ZUGARRAMURDI…10 urteko ibilbidea ospatzen

Erraldoiak, dantzariak eta "txotx" Sorginen Museoa berrinauguratzeko 10. URTEMUGA:  Hamar urteko ibilbideak eskaintza turistikoa sendotzeko balio izan du. Zugarramurdiko lezeak eta sorginkeria kontuak erakarrita, milaka pertsona hurbiltzen da urtero Zugarramurdira Ekainaren 25ean, Xareta Egunarekin batera ospatu zuten Sorginen Museoaren 10. urteurrena. Ikusi prentsa oharra: SORGINEN MUSEOA.10 URTEMUGA

AUNITZ URTEZ! Sorginen Museoak 10 urte!

Zugarramurdiko Sorginen Museoak 10 urte bete ditu http://www.turismo.navarra.es/eus/mapa-buscador/recurso/Ocio-y-cultura/4040/Museo-de-las-Brujas.htm Ekitaldiz beteriko programa prestatu dute herrian urteurrena ospatzeko San Joan Egunean, Sinfonietta Academica-k Manuel de Fallaren Amor Brujo ikuskizuna eskainiko du lezeetan (Larunbata, ekainak 24, 20:00). Eta igandean, ekainak 25, Xareta Eguna y eta Museoaren urteurrenaren ospakizun handia 8:30etan: “Xaretako bide zaharretan, Xaretako historia...

SUA ETA URA, UDAKO SOLSTIZIOA

"Sarna fuera, ona barnera, txarra kanpora San Joan Bautista..." Beti, gizakia gizakia zenetik, ospatu ditu Lurraren aroak: neguko solztizioa eta udakoa. Nekazaria duela gutxira arte, AMA Lurraren ziklo aldaketak sinesmen eta miresmen beteriko erritoekin ospatu izan ditu. Kristautasuna iritsi zenean baina, jentil ohiturak (paganismoa) bereganatuz eta trasformatuz joan zen, neguko...

EUSKARAZ BLAI UDALEKUAK! ATZERA KONTAKETA HASI DA!

Hiru, bi, bat...! Begiraleak prest dira eta asteburu honetan egin dute bilera Euskaraz-Blai udalekuetako ordezkariek  udako oporrak Baztan-Bidasoan igaroko duten haurren gurasoekin. Ekainaren 25ean, igandez, iritsiko dira lehenbiziko taldeak Beintzako eta Arantzako aterpeetara. Astebetez, sentsazioz beteriko itsasoan murgilduko dira gazteak: naturaz gozatuz, gure tradizioak ikasiz, lagun berriak eginez,...eta dena EUSKARAZ....

BAZTAN-BIDASOTIK…ERRESUMA BATURA

Baztan-Bidasoa maletan eraman dute Britania Handiko 11 bidaia-agentzia handizkarik, gure eskualdea euren herrietan "saltzeko" Nafarroako natura eta turismo aktiboa ezagutzeko asmoz etorri dira ekainaren 8tik 11ra gurera. Euren egonaldia Foru Erkidego hainbat leku ezagutu dituzte eta horien artean gure eskualdea: Baztan-Bidasoa. Kontrabandisten bidea bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Eta...