Aintzane Butrón da, Bilbokoa. Berak irabazi du Baztan-Bidasoa Turismoak egindako zozketa Facebooken gure LAGUN egiteagatik eta gure edukiak partekatzeagatik soilik, DOAN etorriko da Aintzane BAZTAN-BIDASORA! Arizkungo Gontxea landetxean bi lagunendako egonaldiaz gozatu ahalko du eta Baztan Trilogiaren bisita-gidatua egiteko aukera izanen du. ZORIONAK Aintzaneri eta Esker 1000 gure zozketan parte...
Albisteak
Asteburu bat zuretzat DOAN Baztan-Bidasoan! Baztan-Bidasoa Turismoak zu bezalako bezeroen fideltasuna eskertzeko zozketa martxan jarri du! Urtarrilaren 22tik 31ra luzatuko da. 3 urratsetan soilik, doan etor zaitezke Baztan-Bidasora! 1-Sartu gure Facebooken eta egin zaitez gure laguna ( Agrupación Turística Baztan-Bidasoa Elkargoa) 2- "Me gusta" sakatu eta... 3-PARTEKATU! 3 urrats hauek jarraituta esperientzia ahaztezina...
2018, egitasmo berriak eta lehendakari berria
Ilusioz josita, proiektuz beteta eta Zuzendaritza berrituta ekinen dio Baztan-Bidasoa Turismoak urte berriari PRENTSA OHARRA Patxiku Irisarri da Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko lehendakari berria BAZTAN-BIDASOA bisitarien helmuga edo destino gisara indartzea da erronka eta helburu hori erdiesteko bidelagun gehiago lortzea. Zu, bisitari hori, zure oporraldietarako aukeratu gaitzazun...
OHARRA! ZABALIK DA BIDASOKO BIDE BERDEA
BIDASOKO BIDE BERDEA BERRIZ ERE ZABALIK DA!!! Azken egunotan botatako elurtearen ondorioz sortutako arazoak konponduta, antzinako Tren Txikitoren trenbide zaharra berriz ere zabalik da. Ez galdu aukera eta egizu plana Baztan-Bidasoan! Ameztia BTT zentroan bizikleta alokatu eta zatoz naturaz jantzitako ibilbidea gozatzera! Doneztebetik Behobiara...plazeraz betetako 42 kilometro!
IRRISARRI LAND, GABONETAN IREKITA!
Gabon garaia, ongi pasatzeko eta disfrutatzeko garaia! IrriSarri Land irekiko du Gabonetan Parkea abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra bitarte zabalik Egunero!! Ordutegia: 10:00etatik 18:00etara. Salbuespenak: Eguberri Eguna; Urteberri Eguna eta Errege Eguna. Egun horiean parkea eguerdiko 12:00etan irekiko da monitorea behar duten jardueretarako. Ostatu eta jatetxeetan ohi bezala lan eginen dute, eta...
ADMINISTRARI DEALDIA
Handitzen, handitzen... Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoa handitzen ari da. Gero eta kide gehiago gara, hortaz, kudeaketa ahalik eta hoberena egiteko, oraingo Turismo Tekniariarekin batera lanean jarduteko administrari bat bilatzen dugu. Gure egitasmoarekin bat egin nahi duzu? Ikusi HEMEN deialdia eta baldintzak