Albisteak

Maitasuna koilarakadaka

Ba al zenekien Galesen "Maiteminduen eguna" zurezko koilarak oparituz ospatzen dutela? Hemen, zergatik ez? Bitxia iruditu zaigu ekimena, jasangarria izateaz gain, eta horregatik Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak "Maiteminduen eguna" modu berezi horretan ospatzera gonbidatu nahi zaitu: zergatik ez diozu maite duzun pertsona horri zure maitasuna zurezko artisau koilara batekin adierazten? Egun...

Anton Deuna, animalien zaindaria

Urtarrilaren 17a egun garrantzitsua da landa-eremuetan; abeltzainek animaliak babesteko eskatzen diote San Antoni Anton Deunak, urtarrilaren 17an, tradizio handia du Baztan-Bidasoa eskualdean: Lesakan (Bortziriak), Zubietan (Malerreka) edo Elizondon (Baztan), ekitaldi ezberdinak egiten dira. Tradizioaren arabera, nekazariek antzina erregutzen zioten santuari bere ganadua gaixotasunetatik eta harrapakarietatik babesteko. Kondairak eta historiak aurrera...

Joare soinuak urte berria agurtzeko

Iturenen, Aurtitzen eta Zubietan joareak janzten dituzte Errege bezperan Eguberrietako otorduen zaporeak eta ilusioak bat egiten dute joareen soinuarekin Errege bezperan. Ituren, Aurtitz eta Zubietako joaldunek joareak jantzen dituzte aro berriari harrera egiteko. Urtarrilaren 5ean, egunez, haurrek joareak janzten dituzte eta herrian zehar joareak dantzatzen dituzte herritarrei Pazkoa zoriontzeko. Gauean,...

Azpilkueta eta Xabierko San Frantziskoren arteko lotura

Xabierko San Frantziskoren ama Azpilkuetan sortu omen zen Xabierko San Frantziskoren eguna aprobetxatuz ( abenduak 3), Baztango Azpilkueta herrian eginen dugu geldialdia. diotenez, bertan sortu zen, Azpilikuetako Maria , Xabierko San Frantziskoren ama. Frogatuta ez badago ere, uste da haren ama eta Nafarroako zaindaria bera ere Azpilketan sortu zirela. Maria...

Eta irabazlea…

"Orein-solomoa lurreko zaporeak eta patata aparrarekin" da Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoen X. argazki lehiaketaren irabazlea Egilea Ana Arretxea da, Elizondokoa, eta argazkia Iruritako Olari jatetxean hartuta dago. 100 argazki baino gehiago lehiaketara Epaimahaiak ez du lan erraza izan edizio honetan jasotako 110 argazkien artean argazki irabazlea aukeratzeko. Epaimahaiak, besteak beste,...

“Lan Gaua”, kontrabandisten bideetan barna

Azaroko ilargi betearekin bat eginez izanen da aurtengo "Lan Gaua" Gaueko ibilaldi gidatua azaroaren 16an eginen da, Iturengo bidezidorretan barna. Irteera eta iritsiera tokia, Tresanea Apartamentuak izanen dira. Luzeeran 9 kilometroko ibilbidea prestatu dute aurten, 3 orduko iraupenekoa, gutxi gora-behera. Ilargiaren argitan, kontrabandistek egiten zuten bezala. Iluntasunaren konplizitatearekin, gerra ostean...