Bostgarren urtez jarraian, Donamariako Bib Gourmand

BIB GOURMAND MICHELIN

Donamaria’ko Benta jatetxeak BIB GOURMAND MICHELIN saria lortu du berriz ere, Bib Gourmand zerrendan, preziorik hoberenean sukaldaritza onena eskaintzen duten jatetxeak daude.

5. urtez jarraian, Baztan-Bidasoako jatetxe hau onenen artean nabarmentzen da, prezio-kalitate erlazioagatik.

Loreak bere Instagramen adierazten duen bezala, bib gourmand zerrendan egoteak, profesionalak izatea eskatzen du, langile finak, baina aldi berean, prezioekin lehiatu behar dira. Sukaldaritza onena prezio hoberenean eskaintzea da zerrenda honetako jatetxeen funtsa.

“Sasoiko produktuekin lan egiten dute Donamaria’ko jatetxean. Bertako produktuak, kalitatezkoak, mimoz sukaldatuta”

Donamaria’ko bentan, tokiko produktuekin egiten dute lan, sasoiko produktuekin, mahai gainean kalitate onena jarriz. Mahaikideek oso modu positiboan baloratzen dute hori. Izan ere, mahaikideen balorazioa da Bib Gourmand jatetxeen zerrendan sartzeko termometroa.

Horrez gain, Donamaria’ko Bentak zerbitzu osagarriak eskaintzen ditu: bizikletak konpontzeko gune bat du, bizikletak uzteko toki berezia eta dutxa-eskaintza Bidasoko Bide Berdea, Ederbidea edo Eurovelo 1 jarraituz bertara iristen direnentzat.