Inauteetako pertsonaiak

Joaldunak

Joaldunak, Zako-zaharrak, Iñude eta artzaiak, Damak…

Eskualdean baditugu hainbat inauteri eta pertsonaia ezagun. Ituren eta Zubietako “Joaldunak” horietariko batzuk dira. Malerrekako bi herrixka hauetako inauteriak, urtarrileko azken igandearen hurrengo astelehen eta asteartean ospatzen dira. Aurten urtarrilaren 29an eta 30ean izan dira inauteriak. Astelehenean Zubietako joaldunek Iturengoak bisitatu zituzten, eta biharamunean Iturengoek bisita itzuli zieten.

 

Bortzirietan,  badituzte ere bertze pertsonaia ezagunak: Lesakako “Zako-zaharrak” eta  Berako “Iñude eta artzaiak” ; eta Baztanen, pertsonaia garrantzitsuenen artean, Erratzuko “Damak” eta Arizkungo “Hartza” ditugu.

Inauterietako asteartea, aurten, otsailaren 13a izanen da. Biharamunean, hausterre eguna izanen da eta horrekin barea garizuma hasiko da. Akabo besta, Aste Saindura arte!