Baztan Park eta Bertiz Park, Ongi etorri!

Abenturaren zirrara sentitu nahi duzu? Urte honetan lapurtutako askatasuna errekuperatu?

Apuntatu data! Marxtoaren 19an  “Baztan Park” eta “Bertiz Park“ ateak zabalduko dituzte! Aurten gainera segurtasun sistema berriekin tirolina zirkuitoetan!

Datorren martxoak 19an Baztan-Bertizaranan kokatuta dauden bi abentura parkeak irekiko dira. Aurten gainera, tirolinetako zirkuitoan,  segurtasun sistema berriak ezarri dituzte. Segurtasun osos, abenturaz eta Naturaz gozatu ahalko duzu  Nafarroako iparraldean kokatuta dauden bi parke hauetan.

 “Baztan Abentura Park” Elizondoko Beartzun auzoan kokatua dago. Bertan, bertzeak bertze, haurrendako tirolinen zirkuitoa dago eta helduendako, 4 tirolina erraldoiez osatutako zirkuitoa Beartzungo arroila gurutzatzeko. Horretaz aparte,  aquapark naturala, adin ezberdinetarako eta zailtasun ezberdinak dituzten ferrata bideak, …eta ausartenentzat,  100 metroko Pendulo salto erraldoi bat dago (Zubi saltoa gisakoa), kirol hau 15 urtetik goitikoendako prestatua dago ( gurasoen baimenarekin).

“Bertiz Abentura Park” , Bertizaranako Narbarte herrian kokatua dago, parke honetan 4 urtetik goitiko umeak tximinoak bezala zuhaitzez zuhaitz ibili daitezke seguritate osoa bermatzen dutelarik, horretarako  parke hau osorik berrituta izan da seguritate sistema aurreratuena ezarriz, bezeroa unero kable bati lotuta egoten da laxatzea ezinezkoa bihurtzen delarik. Bertan  60 joku baino gehiago daude  6 tirolinaz gain, oso egokia da alturetan konfiantza hartzen hasteko.

“Baztan Abentura Park” eta “Bertiz Abentura Park” – erako erreserba aldez aurretik egin behar da.

Informazio eta erreserbak:

948592322/646755760/609461741            

Jaitsi HEMEN prentsa oharra