Pedalak astintzeko prest zaude?
Baztan Bidasoa Turismoa II. Ederbidea Martxa Zikloturista prestatzen ari da.
Bizikletaz ibiltzea gustoko baduzu, irailaren 22an, gurekin hitzordua duzu!
Izen ematea HEMEN
“EDERBIDEA ZIKLOTURISTA” da Baztan-Bidasoa Turismoak prest duen hurrengo ekitaldi handia. Mugikortasunarekin, naturarekin eta turismoa jasangarri baten alde pedalak astintzea baitugu erronka.
EDERBIDEA ZIKLOTURISTA proba ez lehiakorra da. EDERBIDEA mugaz-gaindiko proiektuaren baitan burutuko dena.
Bigarren edizioa izanen da aurtengoa, lehendabizikoa Sunbillan egin zen 2017an. Orduan bezalaxe orain ere, ibilbidea Bidasoko Bide Berdean barna eginen dute partehartzaileek. Beratik Behobiara.
Data: IGANDEA, Irailak 22
Hasiera: 10:00etan Beran
Bukaera: 16:00etan Beran
Izen ematea HEMEN
Informazio guztia HEMEN
DORTSALAK JASOTZEA: Izena eman ondotik, parte hartzaileek dortsalak Beran jasoko dituzte, probaren egunean berean, goizeko 8:30-9:45ean bitartean ( Toki Ona kiroldegian)
Irailaren 22an Bizifesta antolatu da Irunen, Ederbidea (POCTEFA) eta Mugikortasunaren aldeko Europako astearen baitan.
Baztan-Bidasoko Ederbidea Mapa Zikloturista
Irunen eginen den Bizifestan parte hartuko du Baztan-Bidasoa Turismoak eta bertan egonen den ferian jaso ahalko duzu aurten kaleratutako Mapa Zikloturista. Bertan, Ederbideako bide nagusia ez ezik, eskualdean egin daitezkeen 12 lotura zikloturista jasotzen dira eta herri ezberdinetan egiteko oinezko ibilbideak ere bai.
Jaitsi HEMEN Mapa zikloturista