ARGAZKI LEHIAKETA, PARTE HARTU!!!!

Zatoz ehiza menua DOAN jatera! 

Baztan-Bidasoko XXV. Ehiza Jardunaldi gastronomikoek bide erdia egin duten honetan, oso baikorra da orain arteko balantzea. Azaroaren amaierra arte, eskualdeko 10 jatetxek ehiza menuak eskaintzen dituzte: usoa saltsan, basurdea, oilagarroa,… (IKUSI HEMEN jatetxe parte hartzaileak eta menuak: eskuorria17 )

Ehiza Jardunaldi Gastronomikoekin batera, Ehiza Jardunaldi Gastronomikoen Argazki Lehiaketa martxan da.

Nola parte hartu: dastatuko duzun plater horri argazkia atera eta ondoren  info@baztan-bidasoa.com helbidera igorri.

Argazki onena heldu den urteko jardunaldietako kartelaren eta eskuorrien irudia izanen da, eta egileak, bi pertsonendako otordua irabaziko du.

PARTE HARTU EZAZU!!!!!!

OINARRIAK:  BasesConcursoFotografia 2017