"Taloak"

Taloa, arto irinez egindako opila da, Euskal Herriko elikagai tipikoa, Colombiako eta Venezuelako areparekin antza duena, baita Mexikoko tortillarekin ere. Euskal Herrian baina, artoa ez da nixtamilizatzen, ondorioz, irina, ura eta gatzarekin egiten den ohorea hauskorra da. Masa egina dagoenean, plantxan erretzen dira opilak. Gasna, txistorra, xingerra eta txokolarearekin jan daitezke taloak.

Baztan-Bidasoan oraindik ere hauek dastatzeko aukera dago. Amaiurko errotan, bisita gidatuak eta talo tailerrak eskaintzen dituzten haurrek euren taloa egiteko. Eta Elizondoko Futbolin ostatuan, urte guztiko igandeetan taloak egiten dituzte. Arratsaldeko 6:30etatik aitzin, merendatzeko edo afaltzeko.  

Historia

XVI . mendean, Nafarroako iparraldeko eta Gipuzkoako gazte aunitz Ameriketara joan ziren eta haiek ekarri zuten gurera artoa landatzeko aukera, izan ere, hemengo klimatologiak eta orografiak zaila egiten zuten garia eta garagarraren ekoizpena. Arto landaketarekin batera, taloen ekoizpena hasi zen. Taloak ogia balira jaten ziren baserrietan eta sobratzen zena, gauetan, esnean bustita, zopetan. Artoa ez zenez nixtamilizatzen, taloek gabezi nutrizionalak zituzten eta ondorioz eritasunak eta izurriteak sortzen hasi ziren. XX. mendean gari-ogiaren kontsumoa orokortu zen eta taloa, eguneroko eta bizirauteko produktua izatetik, egun berezietan jaten den elikagaia izatera pasatu da.