"Kortariko gasna" gasnategia

Baztango Bailarako Orabidea auzoan dago “Kortariko gasna” gasnategia. Baserriko larretan behiak eta ardiak nagusi, hortaz, betidanik izan dute Kortariko bordan behi eta ardi gasna egiteko ohitura.

Belaunaldiz-belaunaldi tradizioa bizirik mantendu dute, eta egun, Idiazabal izendapena duen gasna honek, domina ugari jaso ditu.

Aurten goia jo du: Uharte Arakilen lehendabiziko saria jaso du, 5. urtez; Ordiziako Gasna Txapelketan, 2019an egin bezala, Urrezko domina jantzi du (2020an 3. saria irabazi zuen); eta Tolosako Txapelketan, gasna urdinarekin, lehendabiziko saria irabazi du. 

Merezimenduen zerrenda luze bati gehitzen zaizkie aurtengo sari guztiak.

“Infernuko gasna” eta “Infernuko gasna ketua” gaztekin, Lekarozko gaztandegiak saria jaso zuen 2019an eta 2020an Londresko Great Taste Awars sarietan, munduko jaki eta edari gutiziatuenen saritzat jotzen direnak.

2021ean bigarren geratu zen Euskal Herriko Txapelketan eta 2022ko Gourmet sarietan, Espainiako gasnarik onenak saritzen dituen lehiaketan, urrezko bi domina jaso zituen: ketuen kategorian eta ardi erdionduen kategorian. 

Baserrian salmenta zuzena eskaintzen dute, eta horrez gain, bisita gidatuak eskaintzen dituzte gasna nola egiten den, eta ardi zakurren lana erakusteko. 

Quesería "Kortariko gasna"

Kontaktua