Etxalarko Usategiak

Udazkenero, iparraldeko edo ekialdeko haizeak jotzen duenean, Etxalarko zeruan barna milaka usok iragaten dituzte mendi gainak.

Duela 600 urte baino gehiago, artzain batek usoei harriak botatzeko ohitura hartu zuen. Usoak jaisten zirela ikustean, apezpiku batek sareak jartzeko esan zion, hegaztiak harrapa zitzan. Eta horrela sortu zen “sare bidezko uso harrapaketa”. Iberiar penintsulan , soilik Etxalarren mantentzen da. Historian zehar luxuzko ikusleak izan ditu: Napoleon III.a, Alfontso XII.a eta XIII.a, bertzeak bertze. Gaur egun, Kultur ondare da ehiza modalitate hau.

Belatzak irudikatzen dituzten paletak erabiliz, trapu zuriak astinduz, turuta joz eta sareak botaz harrapatzen dituzte usoak Etxalarren.

Erne! Usozalea dorrean eta uso bandoa ikusten duenean, trapu zuria astintzen du. Karroteak edo paletak botatzen hasten dira postuetan daudenak, usoak beherantza jaisteko eta sareetara bideratzeko. Sareetan dauden usozaleek errematatzen dute lana, sareak botaz eta usoak harrapatuz.  Hortaz,  Etxalarren usoak ez dira banaka zenbatzen, dozenaka baizik.

Usategien Egunean ehiza modalitate hau bertatik bertara ikusteko aukera eskaintzen dute etxalartarrek. Bertzela ere, ehiza denboraldian, bisita gidatuak eskaintzen dituzte. 

Lizaietako ituna

Urtero, irailaren akabailan, Lizaietako ituna berresten da. 

Lizaietako ituna 1856. urtean sinatu zen lehen aldiz, geroago baina hirutan geratu da bertan behera,  1959an, 1984an y 1990an

2011ko irailaren 4an, Etxalarko eta Sarako alkateek mugaz gaindiko akordioa eguneratu eta berretsi zuten . Ordutik, urria hurbiltzen denean, akordioa berretsi egiten dute Lizaietako lepoan. Sare bidezko harrapaketa bermatzeaz gain, bi udalerrien arteko lotura adierazten du itunaren berresteak eta hori ederki ospatzen dute urtero Etxalarko eta Sarako bizilagunek.

Kontaktua