Arraioz
Baztanek duen gauzarik xarmangarrienetako bat bere arkitektura ondarea da eta historikoki, artistikoki edo etnologikoki garrantzitsuak diren eraikin guztien artean ezagunenetako bat, dudarik gabe, Arraiozko Jauregizaharrea dugu, herriko saihesbidetik ederki ikus daitekeena.
Jauregi hau, Baztango paisairen bereizgarri, Ursua notarioena izan zen XV eta XVI. mendeetan. Bere ardatz nagusia, beraz, gotikoa da, honi gero bertze eraikuntzak gehitu bazaizkio ere, alde bateko gehigarria edo hegal bakarreko teilatua adibidez.
Hala ere, Arraiozko jauregirik zaharrena Bikuñako Jauregia da, Ama Birjinari eskainitako herriko eliza barrokoaren ondoan dagoena. Aipagarria den hirugarren jauregi bat dago ere, aipatutako biak bezala leinu-etxea dena: Zubiriako Jauregia da (erreka ondoan dago) eta arma dorrearen jotorrizko itxura mantentzen du.
Arraiozko eliza Jasokundeko Ama Birginari eskainia dago. Eraikuntza barrokoa da eta barrualdeko erretaulak eta arkupedun atariko hilobi harlauzak neoklasikoak dira. Bertako lorategian elementu berezi batzuk ikusi daitezke, estela diskoideoak.
Laxoako plaza
Arraiozko elizaren ondoan Baztan-Bidasoko eskualdean mantentzen diren laxoa plaza politenetako bat dago. Laxoa, euskal pilota modalitate zaharrena da eta oraindik ere bizirik mantentzen da eskualdean.
Zer ikusi Arraioz inguruan
Eman izena gure Newsletter-ean eta baliatu gure eskaintzak!
Izena ematearekin batera gure establezimenduen eskaintzak eta eskualdeko agenda eta berriak jasoko dituzu.