ZUBIGAINEKOA, bake ituna

Ezpatadantzaris bailando el "Zubigainekoa"

Lesakako Sanferminei buruz ari bagara, Zubigainekoaz ere ari gara

Uztailaren 7a, San Fermin eguna, Lesakako festetako egun handia da. Lesakarrek irrikaz itxoiten duten eguna, bertze behin “Ezpatadantzariak” Onin errekaren ertzeetan dantzan ikusteko. “Zubigainekoa” da Lesakako festetako ekitaldi nagusia, XV. mendean auzoen artean erdietsitako bake itunaren adierazgarri. Urtero egiten dute dantza, bakea berretsiz.

Iruñean ez ezik, Nafarroako bertze tokietan ere ospatzen dira Sanferminak. Baztan-Bidasoan erraterako, Azpilkuetan, Baztanen, eta Lesakan, Bortzirietan jai egunak dituzte.

Ikusi programa AGENDAN

 

San Fermin eguneko mezaren ondotik, Udalbatza, herriko musika bandarekin eta ezpatadantzariekin Eskol-Ttikira jaisten da eta hantxe ezpatadantzariek “Zubigainekoa” dantzatzen dute, XV. mendean, Legarrea eta Pikuzelaia auzoen arteko bake ituna berretsiz.

Informazio gehiago: HEMEN